Lorentxo Azkuek bigarren postua lortu du Villanuako lasterketan

Azpeitiko raiderra Master 30 mailan izan da saritua.

Aragoiko txapelketaren txanda izan da aste honetan eta bertan izan ditugu Azpeitiko Lagun Onakeko kideak, Villanuako lasterketan maila ederra emanez.

Lorentxo Azkuek bigarren postua lortu zuen 30 urtetik gorakoen mailan, Iñigo Garcia hamabigarren sailkatu zen Elite mailan, eta Andoni Iriarte hamargarren junior mailan.