Asier Leon txapeldun eta Gorka Iriarte hirugarren bizikleta jaitsieren Euskal Herriko Txapelketan

Asteburuan jokatu zen txapelketa La Reineta eta Trapagaran (Bizkaia) artean. Leonek txapela lortu zuen kadeteen mailan, eta Iriarte hirugarren izan zen 23 urtez azpikoen mailan.

Bizikleta jaitsieren Euskal Herriko Txapelketa izan zen asteburuan La Reineta eta Trapagaran (Bizkaia) artean. Bi eguneko lehia izan zen, eta emaitza borobilak lortu zituzten Lagun Onak BTT taldeko txirrindulariek. Izan ere, Asier Leonek txapela lortu zuen kadeteen mailan, eta Gorka Iriarte hirugarren izan zen 23 urtez azpikoen mailan. Andoni Iriartek (laugarren junior mailan) eta Iñigo Garciak (hamalaugarren elite mailan) ere parte hartu zuten txapelketan.