Jakes Azkue bigarren Puro Pirineo enduro proban

Jakes Azkue Puro Pirineo probaren podiumeko bigarren postuan.

Lagun Onak BTT taldeko Jakes Azkuek bigarren egin zuen zapatuan Castejon de Sos (Huesca, Espainia) herrian jokatutako Puro Pirineo enduro proban. Azpeitiar gaztetxoak 03:07,21 denbora behar izan zuen bizikletan jaitsiera gauzatzeko, eta bigarren postua erdietsi zuen denbora horri esker.

Igandean, berriz, txirrindulari nagusiagoen txanda izan zen. Ibilbide luzeagoa gauzatu behar izan zuten 245 parte-hartzaileek, eta Lagun Onakeko Erik Esnaola eta Gorka Iriarte izan ziren lehian. Iriartek 24:28,39 denboran egin zuen ibilbidea, eta 126. sailkatu zen. Esnaola, berriz, 24:32,50 denbora gauzatuta 129.a izan zen.