Nire leihotik

Sua

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2023ko eka. 23a, 09:00
(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2023ko maiatzeko Uztarria aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honakoa.

Lau omen dira elementuak, eta elementu horiek guztiak omen gara gu ere. Ura gara, lurra gara, airea, baita sua ere. Lau horiei bosgarren bat gehitzen diogu batzuk. Bihotza.

Gehiago edo gutxiago, denek dute tokia gure barrenean, baita zeresana ere.

Sua, adibidez, pasioa da. Berehala erreakzionatzen duen elementua, gogo biziz. Energia da, indarra, gure barreneko sena argitara ateratzen duena.

Suak aurrera egiten du etengabe, ingurukoak berarekin aurrera egitera erakarriz. Akziora bultzatzen gaitu, abenturara. Iniziatibaren eta borondatearen elementua.

Eta zu? Elementu honekin identifikatzen al zara?