Nire leihotik

Ura

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2022ko uzt. 1a, 10:00
(Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2022ko ekaineko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Lau omen dira elementuak, eta elementu horiek guztiak omen gara gu ere. Ura gara, lurra gara, haizea, baita sua ere. Lau horiei bosgarren bat gehitzen diegu batzuek: bihotza.

Gehiago edo gutxiago, denek dute tokia gure barrenean, baita zeresana ere.

Ura, adibidez, sentsibilitatea da, gure barneko munduarekin eta emozioekin lotzen gaituena. Batzuetan laku bateko ur lasaia, besteetan tsunamia.

Baina, batez ere, eboluzio eta adaptazio gaitasuna da ura. Norbere buruaren garbitzea, berritzea eta askatzea.

Eta zu? Identifikatzen al zara elementu horrekin?