Edari begetalak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aitziber Aizpuru | Iritzia
2019ko ira. 6a, 09:12

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2019ko abuztuko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Edari begetalak esnearen alternatiba gisa egin dira ezagun, nagusiki arrazoi etikoengatik eta esneari alergia/intolerantzia diotenen premiei erantzuten dietelako. Sojazko eta glutenezko jakiak beste kultura batzuetan ohikoak badira ere, begetarianismoari eta beganismoari esker egin dira ezagun mendebaldean.

Azken urteetan ikaragarri hazi den eta haziko den sektorea da edari begetalena, eta horregatik da garrantzitsua produktu horiek ondo ezagutzea. Merkatuan edari begetal ugari aurkitu ditzakegu, baina edari horien zaporea nahiko mikatza denez, azukrea gehitzen zaie. Hori dela eta, etiketak arretaz begiratzea komeni da.

Etxeetan egiten diren edari begetalek askoz ere nutriente gehiago dituzte eta osagaien zaporea ere markatuagoa da. Uda honetan errezeta probatzera animatzen zaitut, egiteko erraza eta jateko gozoa baita. Batetik, osagaia beratzen jarri 12 eta 24 ordu artean  –intxaurrak, almendrak, oloa...–. Gero, iragazi eta beratzeko erabilitako likidoa kendu. Segidan, irabiagailuko ontzian jarri aukeratutako osagaia, eta ur freskoa gehitu –osagaiaren bolumena hiru aldiz­– eta birrindu. Ondoren, iragazi eta hozkailuan gorde –gehienez 2-3 egunez–.

On egin, eta uda ona izan!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu