* EAJ alderdia PNV izen soilarekin aurkeztu zen 77. eta 79. urteko hauteskundeetan
* Alderdi Sozialista hainbat markarekin aurkeztu izan da hauteskundearen arabera (PSE-EE/PSOE, PSE-PSOE, PSN, PSN-PSOE, PSOE soilik eta PSOE-H). Guztiak ere izen bakarrarekin erakutsi ditugu taula eta grafikoetan, emaitzak soiltze aldera.
* 2007ko maiatzaren 27an egindako udal eta foru hauteskundeetan EAE-ANVko zerrenda batzuk baliogabetuak izan ziren.
* Alianza Popular (AP) alderdia koalizioan ere aurkeztu zen zenbait hauteskundetara, PDP, UL edota PL alderdiekin batera.
* Aralar alderdia "Aralar Zutik" izenarekin aurkeztu zen 2004ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetara.
* Ezker Batua (EB) koalizio ezberdinetan eta marka ezberdinekin aurkeztu da urteetan zehar. Taulak eta grafikak soildu ahal izateko, EB siglen azpian bateratu ditugu ondorengoak: EB, , EB/IU, IU, IU-EB, EB/IU, IU-EQUO, IU-EUIA, IU-ICV-EUIA, IU-ICV-EUiA-BA, IU-LV eta IU-UPeC.
* AuB (Autodeterminaziorako Bilgunea): 2003ko Foru hauteskundeetan alderdiak jasotako botoak baliogabetzat hartu ziren, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituzten Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Ondorengoak izan ziren baliogabeko botoak eskualdeko herrietan:
Aia: 205
Aizarnazabal: 185
Azkoitia: 1.002
Azpeitia: 1.864
Beizama: 39
Errezil: 181
Getaria: 395
Orio: 491
Zarautz: 1.687
Zestoa: 627
Zumaia: 799
* AuB (Autodeterminaziorako Bilgunea): 2003ko udal hauteskundeetan alderdiak jasotako botoak baliogabetzat hartu ziren, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituzten Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Ondorengoak izan ziren baliogabeko botoak eskualdeko herrietan: Aia: 342 Aizarnazabal: 129 Azkoitia: 1.002 Azpeitia: 1.864 Beizama: 39 Errezil: 181 Getaria: 395 Orio: 491 Zarautz: 1.687 Zestoa: 627 Zumaia: 799
* Herritarren Zerrenda: 2004ko Europako parlamenturako hauteskundeetan alderdiak jasotako botoak baliogabetzat hartu ziren, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituzten Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Ondorengoak izan ziren baliogabeko botoak eskualdeko herrietan: Aia: 856; Aizarnazabal: 267; Azkoitia: 4.446; Azpeitia: 6.180; Beizama: 59; Errezil: 313; Getaria: 822; Orio: 2.150; Zarautz: 9.566; Zestoa: 1.292; Zumaia: 3.968
* 2007: EAE-ANVren botoak ofizialki baliogabetzat hartu ziren Foru hauteskundeetan, Gipuzkoan, Nafarroan eta Arabako Araian, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Urola Kostan, herriz herri ondorengoak dira zenbatu zituzten boto baliogabeak:
Aia: 230
Aizarnazabal: 242
Azkoitia: 1.563
Azpeitia: 2.290
Beizama: 44
Errezil: 191
Getaria: 414
Orio: 606
Zestoa: 753
Zarautz: 1.848
Zumaia: 971
* EAE-ANV: Alderdi honen botoak ofizialki baliogabetzat hartu ziren udal hauteskundeetan, Urola Kostako zenbait herritan, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Ilegalizatutako herrietan, ondorengo boto baliogabe kopurua zenbatu zuten:
Getaria: 421
Zarautz: 1.866
* 2008: Ezker Abertzaleak abstentziorako deia egin zuen. 2004ko datuekin alderatuta, herriz herri ondoko neurrian igo zen abstentzioa:
Aia: 18,5 puntu
Aizarnazabal: 40,7 puntu
Azkoitia: 18,5 puntu
Azpeitia: 25 puntu
Beizama: 35 puntu
Errezil: 42,5 puntu
Getaria: 27,5 puntu
Orio: 18,5 puntu
Zarautz: 15 puntu
Zestoa: 31 puntu
Zumaia: 18 puntu
* 2009: Demokrazia Hiru Milioi jasotako botoak ofizialki baliogabeak izan ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Herriz herri, ondoko boto baliogabe kopuruak zenbatu zituzten:
Aia: 127
Aizarnazabal: 86
Azkoitia: 730
Azpeitia: 1.359
Beizama: 30
Errezil: 119
Getaria: 324
Orio: 353
Zarautz: 1.314
Zestoa: 429
Zumaia: 674
* 2009ko Europako hauteskundeetan Iniciativa Internacionalistaren aldeko botoa eskatu zuen Ezker Abertzaleak.
* 2004: Ezker abertzaleak Bergarako Ekimena izenarekin aurkeztu zituen Espainiako Kongresurako zerrendak, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ilegalizatu egin zituen hautetsiak. Herriz herri, ondorengo boto baliogabe kopuruak zenbatu zituzten Urola Kostan:
Aia: 138
Aizarnazabal: 137
Azkoitia: 762
Azpeitia: 1.438
Beizama: 38
Errezil: 113
Getaria: 359
Orio: 363
Zarautz: 1.294
Zestoa: 472
Zumaia: 653
* 2000: Espainiako hauteskundetan abstentzioa eskatu zuen Euskal Herritarrokek. 1996ko hauteskundeekin alderatuta, neurri honetan egin zuen gora abstentzioak Urola Kostan, herriz herri:
Aia: 13,5 puntu
Aizarnazabal: 50,5 puntu
Azkoitia: 11 puntu
Azpeitia: 16,5 puntu
Beizama: 31 puntu
Errezil: 35 puntu
Getaria: 16 puntu
Orio: 13 puntu
Zarautz: 9 puntu
Zestoa: 31,5 puntu
Zumaia: 14,5 puntu