Uztarriak udako argazki lehiaketa jarri du martxan lehen aldiz. Atal berezi honetan bilduko ditu hedabideak lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak. Animatu, eta parte hartu!
Martxan da Uztarriaren udako argazki lehiaketa

Azpeitia

Uda sasoiarekin dator Uztarriaren lehen argazki lehiaketa. Hedabideak hainbat sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, hala nola epaimahaiaren saria, Uztarria.eus-eko erabiltzaileen saria eta botoa ematen duten herritarren artean banatuko den saria. Herritarrek irailaren 15era bitartean bidali ahal izango dituzte irudiak e-posta edo Whatsapp bidez.