Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna

Martxoaren 8a, inoiz baino moreago eta jendetsuago

Uztarria.eus | 2018-03-08 : 20:04 | Gizartea

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta munduko txoko ezberdinetako milaka emakume batu da gaurko, martxoak 8, deituta zegoen greba feministara. Azpeitian ere asko izan dira lanuztea egin duten emakumeak. Zenbait...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Elkar hartuta, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus | 2018-03-08 : 13:37 | Gizartea

Ehunka emakumek hartu dute gaur, martxoak 8, Azpeitiko plaza. Aldarri berdinen bueltan, emakume ezberdin asko elkartu da herriko mugimendu feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako aurreneko hitzorduan. Argazki bilduma, hemen.

 

Uztarria Komunikazio Taldeko emakumeok greba egingo dugu bihar

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 19:20 | Gizartea

Uztarria Komunikazio Taldeko langile guztiak emakumeak gara, eta lantaldeak bat egiten du biharko, martxoaren 8ko, nazioarteko greba feministarekin. Dena den, komunikabide gisa, gure erantzukizun soziala dela iruditzen zaigu Emakumeen Egunerako...

 

Herritarrak biharko greba feministaz hizketan

Urola Kostako Hitza | 2018-03-07 : 19:10 | Gizartea

Urola Kostako Hitza kalera atera da herritarrei biharko, martxoaren 8ko, greba feministaz duten iritzia galdetzera. Urola Kostako hainbat herritako bizilagunen iritziak jaso ditu bideo honetan; tartean, azpeitiarrek ere bai.

Udalak bat egin du biharko greba deialdiarekin

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 16:33 | Udala

Udalak bat egin du mugimendu feministak biharko deitutako emakumeen greba deialdiarekin. Atzoko udalbatzarrean aho batez onartu zuten testua EH Bilduk eta EAJk. Udal taldeek ez zuten udal adierazpenik onartu, baina grebari "ekarpena" egin nahi izan diote: erakundeak aurreratu du denboraren erabilera sozialari buruzko azterketa egingo duela datozen hilabeteetan.

 

Bertanek ere bat egingo du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2018-03-07 : 14:45 | Gizartea

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak ere bat egingo du bihar, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko...

Azpeitiko EH Bilduk bat egin du emakumeen grebarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2018-03-07 : 11:32 | Gizartea

Azpeitiko EH Bilduk bat egiten du martxoaren 8ko greba feministarekin, eta herriko emakume guztiak gonbidatu nahi ditu biharko egunez lanuztea egitera eta kalera irtetera. Emakumeek sustengatzen dute gure herria, gizartea...

Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egin dute Azpeitiko Sortuk eta Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ezker Abertzalea | 2018-03-07 : 08:26 | Gizartea

Martxoaren 8a emakumeek jendarteari egiten dioten ekarpena ikusarazteko eguna izango da. Emakumeek pairatzen duten egiturazko zapalkuntza salatzekoa. Emakumeen aurkako biolentzia eta diskriminazio oro amai daitezen exijitzekoa.

M8a testuinguru berezian iritsi...

 

'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia, afari begetarianoa eta kontzertuak, ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-03-06 : 17:51 | Gizartea

Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Azpeitian mugimendu feministak antolatutako egitarauaren...

Emakumeen Eguneko egitasmoekin bat egin du Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak

Uztarria.eus | 2018-03-06 : 17:14 | Gizartea

Emakumeen Egunaren atarian, "pentsio eskasarekin" bizi diren emakumeen eta alargunen egoera salatu dute elkarteko kideek. Horrez gain, etxeko egitekoen eta zaintza lanen banaketa ere izan dute hizpide, eta esan dute horien lan karga "handiena" emakumeek hartzen dutela.

 

Historiarako emakumeen pasabidea

Uztarria.eus | 2018-03-04 : 21:09 | Gizartea

Azpeitiko pasabide bat arte galeria bihurtu dute herriko zenbait emakumek gaur, martxoak 4. Basanderiek asanblada feministak sustatu du egitasmoa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta herriko dozena inguru sortzaile animatu dira beren...

82 azpeitiarrek bukatu dute XXIX. Lilatoia

Uztarria.eus | 2018-03-04 : 11:55 | Kirolak

Aldarrikapena eta kirola uztartzen dituen bost kilometroko proba 5.218 emakumek bukatu dute. Helmugara iristen lehen azpeitiarra Onintza Zeberio izan da (20:37), bigarrena Desiree Odriozola (24:55) eta hirugarrena Judit Juaristi (25:56).

 

Emakumeak planto egiteko pronto

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 19:19 | Gizartea

Martxoaren 8rako deituta dagoen greba deialdira batu dira Azpeitiko mugimendu feministako eragileak. Egungo sistemak "sexuaren araberako lan banaketa" sustatzen duela eta "emakumeak indarkeria ekonomikoaz jazartzen" dituztela salatzen dute. Hainbat ekintza prestatu dituzte martxoaren 8rako eta 9rako, eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.