Bereziak

#EtxeanJolas

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarriko dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Egunero 16:00etan eskainiko dute #EtxeanJolas saioa Uztarria.eus-en.
 
 

»» Ikusi atal berezia

'Gorabeherak' websaila

Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, 'Ttap' aldizkari digitalerako ekoiztua eta Uztarria.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute ekoizleek.
 
 

»» Ikusi atal berezia

#EtxetikMundura

Koronabirusa dela eta, konfinamendu egunetarako eskaintza berezia prestatu du Uztarria.eus-ek. Hain zuzen ere, kultur sortzaileek nahiz beste hainbat herritarrek bide bidezko emanaldiak eta saioak eskainiko dituzte datozen egunetan webgune honetan, eta atal berezi honetan jasoko dira horiek guztiak. Zuk ere ekarpena egin nahi baduzu, bidali bideoa 'zuzendaritza@ukt.eus' e-posta helbidera. Zer lirateke mundua eta konfinamendu garaia sortzailerik ez balitz!
 
 

»» Ikusi atal berezia

Egunean Behin

Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko Azpeitiko taldearen informazio guztia jasoko den atal berezia da honako hau.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Karnabalak 2020

Otsailaren 23an, 24an eta 25ean izango dira aurtengo Azpeitiko karnabalak. Dena den, aurreko asteburuan eta egunetan kaldereroen kalejira nahiz beste hainbat ekitaldi izango dira. Atal honetan bilduko ditu Uztarriak jai horiekin lotutako albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, argazkiak eta bideoak.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Sansebastianak 2020

San Sebastian jaiei lotutako informazio, argazki, elkarrizketa eta bideo guztiak atal berezi honetan bilduko ditu Uztarria.eus-ek.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Irudhitzen lehiaketaren IV. edizioa

Laugarren urtez jarraian, Uztarria Komunikazio Taldeak martxan jarri du irudiak eta hitzak uztartuko dituen IRUDHITZEN lehiaketa. Aurtengo gaia 'mugimendua' da. Irudiekin eta hitzekin jolasten, hasi irudimena dantzan jartzen!
 
 

»» Ikusi atal berezia

2019ko santioak eta saninazioak

Atal berezi honetan bilduko ditu Uztarriak datorren uztailaren 24an hasi eta abuztuaren 2an bukatuko diren Santio eta San Inazio jaien inguruko albisteak, argazki bildumak eta bideoak.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Sanjuandegiko festak 2019

2019ko Sanjuandegiko festetako argazki bildumak, albisteak eta bideoak jasoko ditu Uztarriak atal honetan.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Udal eta foru hauteskundeak 2019

Datorren maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen inguruko informazio oro bilduko du Uztarriak atal berezi honetan.
 
 

»» Ikusi atal berezia

21. Korrika

Datorren apirilaren 4an abiatuko da Korrikaren 21. edizioa Garesen (Nafarroa), eta hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ostean, Gasteizen bukatuko da 2.000 kilometroko ibilbidea egingo duen egitasmoa. Azpeititik apirilaren 12an, ostiralez, pasatuko da euskararen aldeko lasterketa; 09:35ak aldean iritsiko da herriko lurretara, Azkoitia aldetik. 'Klika' da Korrikaren aurtengo edizioaren leloa.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna

Martxoaren 8an Emakumeen Eguna izango da, eta egun horren bueltako egitasmo eta ekintza guztien gaineko albisteak, argazkiak eta bideoak ikus daitezke kanal berezi honetan.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Karnabalak 2019

Martxoaren 3an, 4an eta 5ean izango dira aurtengo Karnabal festak Azpeitian. Atal honetan bilduko ditu Uztarriak jai horiekin lotutako albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, bideoak eta argazkiak.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Uztarriaren zozketak

Uztarria Komunikazio Taldeak egindako zozketen xehetasunak jasotzen dituen atala da hau. Denetarik zozkatzen du komunikazio taldeak Uztarriaren bazkide direnen artean: kultur emanaldietarako nahiz kirol ekitaldietarako sarrerak, diskoak, liburuak...
 
 

»» Ikusi atal berezia

Sansebastianak 2019

San Sebastian jaiei lotutako informazio, argazki, elkarrizketa eta bideo guztiak atal berezi honetan bilduko ditu Uztarria.eus-ek.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Irudhitzen lehiaketa

Hirugarren urtez jarraian, Uztarria Komunikazio Taldeak martxan jarri du irudiak eta hitzak uztartuko dituen IRUDHITZEN lehiaketa. Aurtengo gaia 'Koloreak' da. Irudiekin eta hitzekin jolasten, hasi irudimena dantzan jartzen!
 
 

»» Ikusi atal berezia

Euskaraldia

Euskaraldia egitasmoaren bueltan Azpeitian egindako ekintza guztien gaineko albisteak, argazkiak eta bideoak ikus daitezke kanal honetan. Euskararen erabilera areagotzeko Euskaraldia ariketa soziala azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Saninazioak 2018

2018ko saninazioekin eta horien atariko egunekin lotura duten albisteak, argazki bildumak eta bideoak bilduko ditu Uztarriak atal berezi honetan.
 
 

»» Ikusi atal berezia

Emaitzak: 41 | Orriak: 1 2 3