'Lurretik mahaira' esperientziaz gozatzeko aukera izan dute Ekoetxean

Iraia Oteiza 2024ko mar. 10a, 14:34

Hazi desberdinak ezagutu eta horiek ontzi ekologikoetan landatzeko, lurzorua zaintzearen garrantzia ezagutzeko eta urteko garaia kontuan izanda jateko balio duten landareak landatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Lurretik mahaira esperientziaz gozatzeko aukera izan dute goizean Azpeitiko Ekoetxera bertaratu direnek. Besteak beste, hazi ezberdinak ezagutu eta horiek ontzi ekologikoetan landatu dituzte, lurzorua zaintzearen garrantzia aztertu dute, eta urteko garaia kontuan hartuta jateko balio duten landareetako batzuk landatu dituzte. Halaber, eskuko mikroskopioarekin landareen zati ezberdinak eta haziak ere aztertu dituzte.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)