'Txorikeriak ez dira txorakeriak' ipuin kontaketarekin gozatu dute haurrek Ekoetxean

Nerea Uranga 2024ko ots. 18a, 15:01

Bost urtetik gorako haurrentzako kontakizun saioa izan da gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean. Bertan bildutakoek txorien inguruko hainbat kontu ezagutzeko aukera izan dute.

Txorikeriak ez dira txorakeriak umeentzako ipuin kontaketa izan da gaur goizean, Ekoetxeak antolatuta. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia izan da, eta bertaratu direnek ederki gozatu dute. Txikienek txori txiki baten eskutik lagunarteko istorioak entzuteko eta ezagutzeko aukera izan dute, baita eguneroko ekintzek txoriei nola eragiten dien ere.