Azpeitiarren doinuak

Miren Arrietaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 09:00
Miren Arrieta. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Gabonetako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jaso ditu aurten ere Uztarriak. Gabonen bueltako azken kantu zerrenda Miren Arrieta Parekidetasun zinegotziaren hau da.

  • Goazen (Hemendik At!)

"Txikitako talderik gustukoena izan da niretzat Hemendik at!. Beraien kantu denak gustatzen zaizkit".

  • XXI. mendekua (Neomak)

"Elkarrengan sinestea izango da mendekua... Indarra, ahizpatasuna, presentzia, irrintzia, akelarrea eta sorginkeria".

  • Elektrizitatea (Zea Mays)

"Lagun kutunenekin egindako parrandak ekartzen dizkit gogora. Barruraino iristen den kantu horietako bat da niretzat".

  • 564 (Hertzainak)

"Maite ditugunontzat askatasun haizeak esaldia asko gustatzen zait. Hunkitzen nauen beste kantu bat".

  • David eta Goliath (Su ta Gar)

"Mila aldiz jipoitutako herria... eta halaxe. 1991. urtean egindako kantuak gaurkotasunik ez du galdu, zoritxarrez, 32 urte hauetan. Eta orain, are gutxiago...".