Azpeitiarren doinuak

Yamelli Prietoren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 09:00

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Gabonetako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu Uztarriak. Hau da Yamelli Prieto yoga irakasleak osatu duen zerrenda.

  • Urrun urrun (Ruper Ordorika)

"Bihotzeko lagun... goxotasuna".

  • Uste ustelak (Sara Azurza feat. Gartxot)

"Eguzki izpi bat".

  • Gu (Anari)

"Beldurrak eta tristura ezkutatuta dauzkaten sentimenduak kanporatu".

  • Argia (Izaro)

"Udako momentu bat etxekoekin, elkartuta, abesten eta dantzatzen. Alaitasuna, indarra".

  • Izarren hautsa (Mikel Laboa)

"Eskuak emanda, elkarrekin bidea egiten".