Azpeitiarren doinuak

Javi Sotoren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko abe. 20a, 09:00
Javi Soto. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Gabonetako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu Uztarriak. Hau da Javi Soto disko jartzaileak osatu duen zerrenda.

  • Maitatzea nahiago (Enekora)

"Sukaldean, kozinatzerakoan, beti-beti jartzen dudan kantua da".

  • Nostalgia (Kauta)

"Nerabezaroko oroitzapen on bat ekartzen dit gogora. Autobusez Zarauzko hondartzara gindoazela, lagun on batekin entzuten nuen abesti hau".

  • Orain (Hemendik at)

"Karnabaletara eramaten nau kantu honek".

  • Denbora (Bengo)

"30 urte betetzear nagoen honetan, iruditzen zait kantu honek orain arte bizi izan ditudan momentu asko oso ondo deskribatzen dituela".

  • Lux Bella (Sega Sound Killer)

"Matraka pixka bat".