Azpeitiko Ikasberri ikastolak hasi du Kilometroen urtea

Urtzi Oteiza - Nerea Uranga 2023ko abe. 6a, 09:57

Atzo egin zuten 2024ko Kilometroak festaren aurkezpen ekitaldia Soreasu antzokian. Koloretako eguzki lorea da 2024ko Kilometroak jaiaren logoa, eta Izpiz izpi lelopean egingo dute euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza ardatz eta helburu izango dituen jaia. Ekitaldia amaitzean Gorka Artola Ikasberriko Kilometroen koordinatzaileak eta Amaia Mendizabal artezkaritza batzordeko kideek laburbildu zituzten aurtengo helburuak.