Azaroak 25

Eskoletan ere indarkeria matxista gaitzetsi dute

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 24a, 17:31

Azaroaren 25a da bihar, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta horren harira, jarduera bereziak egin dituzte gaur Karmelo Etxegaraiko, Ikasberriko eta Iraurgiko ikasleek.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da bihar, eta horren harira, jarduera bereziak egin dituzte gaur Karmelo Etxegarai ikastolako, Ikasberri ikastolako eta Iraurgi ikastetxeko ikasleak. Eskulanak, marrazkiak, muralak... indarkeria matxistaren kontrako eta elkar zaintzearen aldeko mezuak irakur daitezke horietan guztietan, gehienetan kolore morez.