Sokamutilaren eskulturaren beso bat apurtu dute

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 30a, 17:28

Sokamutilaren eskultura, asteburuan agertu zen bezala. (Utzitakoa)

Done Jakue kalean dagoen eskulturaren ezkerreko besoa eta soka puska bat apurtuta eta irudiaren beste besoan katigatuta agertu dira asteburuan. Larunbat arratsaldean jaso zuten abisua udaltzainek, eta puskatutako besoa eta soka puska jaso zituzten.

Sokamutilei eta sokamuturrari eskainitako Javier Iraetaren brontzezko eskulturan txikizioak egin dituzte asteburuan. Done Jakue kalean Frontoi Txikiaren ondoan dagoen eskulturaren ezkerreko besoa eta soka puska bat apurtuta eta irudiaren beste besoan katigatuta agertu dira. Larunbat arratsaldean jaso zuten abisua udaltzainek, eta puskatutako besoa eta soka puska jaso zituzten; ez dakite ez noiz, ez nork apurtu zuen eskultura.

2002ko Jai Karnabalean inauguratu zuten Iraetaren eskultura. Handik hamar urtera, 2012ko urtarrilean, orain gertatu denaren antzera, ezkerreko besoa moztuta agertu zen.

Sokamutila besorik gabe, gaur goizean. (Maialen Etxaniz)