Sokamutila besomotz

Uztarria.eus 2012ko urt. 12a, 12:36

Urteko lehenengo sokamuturra gerturatzen ari da. Hilaren 20an, San Sebastian Egunean, izango da. Ez dakiguna da sokamutil besomotza osatuta egongo den. Izan ere, Frontoi Txiki ondoan dagoen sokamuturreko eskulturari zati bat falta zaio. Ezkerreko besoa eta sokaren zati bat, hain zuzen. Zezen Beltzek bere webean 2002ko inaugurazioko eta eskultura osorik ageri den argazkiak jarri ditu. Goiko argazkian, eskultura puskatuta.