41. Euskal Antzerki Topaketak

Goaz taldearen 'Salbe, publikoa' lanarekin hasiko dira Euskal Antzerki Topaketak, ostegunean

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 30a, 11:26

'Salbe, publikoa' antzezlanaren irudia. (Goaz)

Erika Olaizola azpeitiarra da Debako antzerki taldearen lan berrienaren zuzendaria. Dinamoa sormen gunean izango da Topaketen lehen emanaldia hori, 19:00etan.

"Ikusle maitagarria... Hau irakurtzen ari bazara, zuretzako da gonbidapena. Etorri eta murgildu aktoreon unibertsoan. Modu horretan bakarrik jakingo duzu zergatik zaitugun hain maitea, hain beharrezkoa, hain...". Horrela dio Salbe, publikoa antzezlanaren sinopsiak. Debako (Gipuzkoa) Goaz taldearen lan berriena da hori, eta 41. Euskal Antzerki Topaketetan ikusteko aukera izango den lehen antzezlana ere bai.

Datorren ostegunean, azaroaren 2an, emango dute Erika Olaizola azpeitiarrak zuzendutako antzezlana Dinamoa sormen gunean, 19:00etan, eta horrekin irekiko dituzte aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. Josu Iriondo, Amaia Arotzena, Joseba Eskudero, Mattin Urbieta, Irati Baroja eta Pili Litago dira Salbe publikoan parte hartzen duten aktoreak.

Azaroko eta Topaketen lehen asteburuan beste bi antzerki emanaldi ikusteko aukera ere izango da: ostiralean, azaroak 3, Artedramak Hondamendia taularatuko du; eta igandean, azaroak 5, Higa aurkeztuko du Zestoako Eromen Produkzioakek. Bi emanaldi horiek toki eta ordu berean izango dira, Soreasu antzokian, 19:00etan.

Egitarau osoa

Hau da 41. Euskal Antzerki Topaketen egitarau osoa:

  • Azaroak 2, osteguna:
    Salbe, publikoa. Goaz antzerki taldea. 19:00etan, Dinamoa sormen gunean. Helduentzat.
  • Azaroak 3, ostirala:
    Hondamendia. Artedrama. 19:00etan, Soreasu antzokian. Helduentzat.
  • Azaroak 5, igandea:
    Higa. Eromen Produkzioak. 19:00etan, Soreasu antzokian. Helduentzat.
  • Azaroak 9, osteguna:
    Identitarteak. Giltxikari taldea. 19:00etan, Dinamoa sormen gunean. Helduentzat.
  • Azaroak 10, ostirala
    Itsas behera. Pez Limbo. 19:00etan, Soreasu antzokian. Helduentzat.
  • Azaroak 11, larunbata
    Troia. Kamikaz Koletiboa. Kale antzerkia. 12:30ean, Soreasuko plazan. Denentzat.
  • Azaroak 12, igandea
    Lagun beltz asko. Ados Teatroa. 19:00etan, Soreasu antzokian. Helduentzat.
  • Azaroak 16, osteguna
    (H)ondoko gela. Les Bobe Bobe elkartea. 19:00etan, Dinamoa sormen gunean. Helduentzat.
  • Azaroak 18, larunbata
    Arraina bihotzean. Mar-Mar Teatroa. 17:00etan, Soreasu antzokian. Familientzat.
  • Azaroak 23, osteguna
    Badon*. 2023-24 Korrika Kulturala; estreinaldi aurrekoa. Ondoren, Topaketetako sari banaketa. 19:00etan, Soreasu antzokian. Helduentzat. 

ESKOLA ANTZERKIA

  • Azaroak 13, astelehena:
    11:00etan, Soreasu antzokian. Ipuin klasikoak bertsionatuta (Hiru txerritoak eta Txanogorritxo). Errezilgo San Martin herri eskola.
    Zoo-logikoa eta Amaieraren hasiera antzerkiak. Azpeitiko gaztetxoen antzerki taldeak (LH 5 eta LH6). LH2tik LH6ra artekoentzat.
  • Azaroak 14, asteartea
    Sua barnetegian eta Filotimo (Pandoraren kutxa) antzerkiak. Azpeitiko gaztetxoen antzerki taldeak (10-12 urtekoak). 11:00etan, Soreasu antzokian. LH5 eta LH6koentzat.
  • Azaroak 15, asteazkena
    Hirugarren ziklora heldu gara eta Irakasle gaiztoak antzerkiak. Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxea (LH6). 11:00etan, Soreasu antzokian. LH3tik LH6ra artekoentzat.
  • Azaroak 16, osteguna
    Edurne zuri ipuin musikatua, Pernando amezketarraren pasadizo bati buruzko bertso antzerkia eta Erretorearen txerria antzezlana. Amezketako Zumardi Eskola (LH3tik LH6ra artekoak). 11:00etan, Soreasu antzokian. LH1teik LH6ra artekoentzat.
  • Azaroak 17, ostirala
    Piztu. Emakumeon energia. Eidabe antzerkia. 11:00etan, Soreasu antzokian. 

ERAKUSKETA

  • Azaroak 1-15:
    Txotxongiloekin jolasean. Corrado Masacci. Erakusketa eta bisita gidatuak ikastetxeekin. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Betharrametako erakusketa aretoan.
  • Azaroak 3-18:
    Topic-eko txotxongiloen erakusketa, Soreasu antzokiaren sarreran. 

TXOTXONGILO TAILERRA

  • Azaroak 12, igandea:
    11:00etan, Dinamoa sormen gunean, Txotxongiloak egiten ikasteko tailerra, Topic-eko kideen eskutik.