Azpeitiarren doinuak

Oihana Elduaienen euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 09:00
Oihana Elduaien. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, udako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Oihana Elduaien kazetariak osatu duen zerrenda: "Gaur zerrenda hau atera da; atzo egin izan banu, beste bat izango zen lerroa; eta bihar egitekotan, beste horrenbeste. Bostean ez da bostenik ere kabitzen. Eta ordena ez da garrantziaren araberakoa".

  • Vinu, cantares y amor (Anari)

"Ereserki bat behar genuen, eta gari eta goroldiozko emakumeak ekarri zigun. Irudiotan ageri diren beste emakumeen sormena ere artista handiena da".

  • Iraila (Berri Txarrak)

"Soineko beltza eta ardoa. Zerotik hasi nahi eta ezina. Iragan guztia aurretik".

  • Gure hitzak (Mikel Laboa)

"Kazetaritzan saiatzen garenok badakigu hitzek bezain beste balio dutela isiltasunek. Eta Laboaren kanta bat aukeratzea bosteko zerrendako lanik zailena da".

  • Azpeitiko fandangoa (Sakabi eta Egañazpi)

"Trikitixa bizipoza da".

  • Ardi latxen herrian (Merina gris)

"Gazteak gauza interesgarriak egiten ari dira. Pena da ezin nahi beste gozatzea. Bai, gehiegi kejatzen naiz".