Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EH Bilduko hautagaiek lortu dute boto gehien Azpeitian Senaturako bozetan

Nerea Uranga 2023ko uzt. 24a, 10:19

Senaturako boto kutxa.

Kongresurako ere EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena atzo, eta Senaturako, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak jaso dute boto gehien. Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria, Mertxe Garmendia eta Rafa Uribarren.

Espainiako Kongresurako bezala, Senaturako ere EH Bilduko hautagaiak izan ziren Azpeitian boto gehien lortu zituztenak atzo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.

Hautesleen %62,90ek eman dute boza, eta Gorka Elejabarrieta (3.352 boto), Olaia Duarte (3.312 boto) eta Mario Zubiaga (3.274 boto) hautagaiak izan dira boto gehien jaso dituztenak. Horien atzetik, EAJko hautagaiek jaso dituzte boto gehien: Luke Uribe-Etxeberriak (2.561 boto), Mertxe Garmendiak (2.521 boto) eta Rafa Uribarren (2.507 boto).

PSE-EEko hautagaiek ere boto mordoxka eskuratu zuten atzo: Izaskun Gomezek 648 boto, Oscar Valbuenak 629, eta Ana Priedek, 617.

Honako lotura honetan ikus daitezke senaturako emaitza guztiak.