Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Azpeitian Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 23a, 22:26

3.352 boto batu ditu EH Bilduk Azpeitian (%47,36), 2019an baino 212 gehiago. EAJk, bigarren alderdirik bozkatuenak, 2.488 boz jaso ditu (%35,15), eta beherakada nabarmena izan du; izan ere, 2019an baino 740 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek. Parte-hartzeak behera egin du, eta abstentzioa %37,29 izan da. PSOEk gorakada izan du 2019ko bozetan lortutako emaitzekin alderatuta, baita PPk eta Vox alderdiak ere. Sumar koalizioak 241 boto batu ditu.

EH Bilduk jaso ditu boto gehien Azpeitian Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Hain zuzen, koalizio abertzaleak 3.352 boto lortu ditu (%47,35) 2019an baino 212 boto gehiago. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 2.488 botorekin (%35,15) eta beherakada nabarmena izan du; izan ere, 740 boto galdu dituzte jeltzaleek. 2019an EAJ izan zen alderdirik bozkatuena, 3.228 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE (PSOE) izan da Azpeitian, 652 boto (%9,21) jasota. 2019an baino 212 boto gehiago jaso ditu PSE-EEk. Sumar koalizioak 259 boto jaso ditu –Elkarrekin Podemosek 508 boto jaso zituen 2019an–.

Eskuineko blokeak ere boto kopurua handitu du Azpeitian, nahiz eta gainerako alderdietatik urrun dauden oraindik. PPk 209 boto jaso ditu, 2019an baino 48 gehiago. Vox alderdiak ere duela lau urte baino boto gehiago bildu ditu herrian. Hain zuzen, 59 boto jaso ditu, 2019an baino 14 gehiago.  

Azpeitian botoak lortu dituzten gainontzeko alderdiak honako hauek izan dira: Pacmak 11, Esncaños en blancok 5, Frente Obrerok 10, PCTE-ELAK-ek 4 eta Pum+Jk 2 boto. 

Hautesleen %63,46 izan dira botoa eman dutenak, eta parte hartzea 5,32 puntu jaitsi da. Hain zuzen, %37,29 abstentzioa izan da. 2019an %68,02ko parte hartzea izan zen, eta abstentzioa %31,97koa izan zen. Azpeitian, 11.370 herritar zeuden boza ematera deituta, eta horietatik 7.130 pertsonak eman dute botoa. 2019an, 7.640 izan ziren boza eman zuten herritarrak.  

Ikusi emaitza guztiak, hemen. Senatuko emaitzak bihar emango ditu Uztarria.eus-ek.

Lau urtean, aldaketa ugari

2019ko hauteskundeetan bestelakoak izan ziren bozek utzitako emaitzak. Orduko hartan EAJk irabazi zituen Espainiako Kongresurako hauteskundeak. Hain zuzen, 3.228 boto batu zituzten jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); Bi alderdi nagusien atzetik, boto kopuruan urrun, gelditu ziren gainerako hautagaitzak. 2019an Podemos-IU izan zen Azpeitian hirugarren bozkatuena, 508 bozekin, eta PSOErena laugarrena. PP izan zen bosgarren bozkatuena, eta 161 boz jaso zituen. Haren atzetik, seigarren, Voxek jaso zituen boz gehien: 45 boto. Ciudadanosek 31 boto jaso zituen, Pacmak 15,  EBk lau boto, Recortes Cero GVk hiru boto, Elak/Pcte-k bi boto eta Pum+J-k boto bat. Boto zuriak 33 izan ziren (%0,43) eta baliogabeak 29 (%0,38).