Azpeitiarren doinuak

Eguzkine Peñaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 09:00
Eguzkine Peña futbolari ohia eta Orkatzeko zerbitzaria.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, udako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Eguzkine Peña Lagun Onakeko entrenatzaileak osatu duen zerrenda.

  • Korapilatzen (Olatz Salvador)

"Zerrenda guztia Olatzen kantuz beteko nukeen arren, bera entzutearen arrazoi handienetako bat kantu hau izan zen. Esanahi berezia duen abestia da".

  • Grace (Izaro & Gartxot)

"Oso identifikatuta sentitzen naiz kantu honek esaten duen guztiarekin. Baldintzarik gabe eman, jaso nahi genukeenaren eredu izan."

  • Zoriontasuna (La vida es de verdad) (Zetak & Bomba Estéreo)

"Zetak eta Bomba Estéreo lehenagotik entzuten ditudan bi talde dira. Bien arteko kolaborazioa egin behar zutela jakin nuenean, poztu egin nintzen. Izenburuak esaten duen moduan, zoriontasuna transmititzen didan abestia da".

  • Elektrizitatea (Zea Mays, Las Tea Party)

"Tabernan gehien jartzen dudan abestia da. Parrandarako oso gustukoa dut moldaketa hau, eta ezagutzen nauenak badaki genero honetako kantuak entzuten ditudala egunerokoan ere".

  • Amaren besoetan (Sorotan bele)

"Realean nengoenean kuttuna nuen prestatzaile fisikoa, Tximist gogoratzen didan kantua da".