Udal eta foru hauteskundeak 2023

Jabier Altuna: "Herritarrek irekiak izango dituzte alkatearen ateak"

Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 19:47
Jabier Altuna, EAJren Azpeitiko alkategaia. (Aitziber Arzallus)

EAJren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 60, guztira. Bihar, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da. 10:00etan hasiko da galderak erantzuten, eta ordura arte galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek.

Jabier Altuna EAJren alkategaia Uztarriaren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Uztarria.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Altunak; guztira, 60 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, 10:00etan, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta hari galderak bidaltzeko, honako lotura honetan dago aukera.