Nagore Alkorta

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 10:01
Nagore Alkorta

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bilduren Azpeitiko alkategaia izango da Nagore Alkorta.

1. Tenis eta padeleko pistak estaltzeko proiektua eginda dago aspalditik, martxan jarriko ahaldu duzu datorren urtetan?
Jokin

Kaixo Jokin:

Udalak agintaldi honetan Kirol Plana onartu du herriko eragile ezberdinen parte hartzearekin. Bertan azpiegituren inguruko aurreikuspena dago jasoa eta zuk aipaturiko eremua ere bertan jasotzen da. Estaltzeko proiektua kiroldegiko eraikinean egin beharreko egokitzapenekin batera joan behar duela uste dugu eta datorren agintaldian guztia martxan jarriko da.

Eskerrik asko

2. Garraio publikoan hobekuntzak aurreikusten dituzue?
Xanju

Kaixo Xanju:

Gure herriaren kokapena eta loturak zeintzuk diren ikusita garraio publikoa sustatzea eta erabiltzea ezinbestekoa da. Hori bai, kontuan izan behar da eskumen hau Aldundiarena dela eta agintaldi hasieratik eskaera ezberdinak bideratu ditugula. Azken urteetan Donostialderako loturak dexente hobetu direla argi dago , baina Bilbo eta Gasteiz artekoak hutsune nabarmenak ditu. Alde batetik, lanean jarraituko dugu garraio publiko sare hori handitzeko eta bitartean ikasketengatik edo antzeko arrazoiengatik mugitu behar duten ikasleentzako garraio bekak jarriko ditugu , familiei eragindako garraio kostuak arintzeko.
Trantsizio energetikoaren erronkari erantzuteko garraio publikoaren erabilera handitzeak lehentasuna du eta hori sustatzea dagokigu.

Eskerrik asko

3. Padel eta tenisean gero eta jende gehiago dabil, noizko estali behar dituzte pistak?
Iñaki

Kaixo Iñaki;

Galdera hau erantzun dut aurretik eta kontuan izango dugu.

Eskerrik asko

4. Padeleko pistak estali!
Jon

Kaixo Jon:

Oraintxe erantzun dut antzeko galdera.

Eskerrik asko

5. Usuekin dagoen arazoa,zerbait egingo duzue?
Joxe andres

Kaixo Joxe Andres:

Konsziente gara usoekin arazo bat dugula. Eta dagokion azterketa eginda neurriak hartzen hasiak gara.

ESkerrik asko

6. Piaspe proiektuaren arira, sañuako lur-jabeek proiektua onartu ez eta desjabetzak baleude, prest egongo al ziñateke baserritarrak babestera? Ala multinazionalen desjabetzak onartuko zenituzke
Eolo

Egun on Etxe Berria:

Piaspe proiektua eta etor daitezkeen beste edozeinetan ere herritarren interesak babestea dagokigu eta horretarako konpromisoa berresten dugu.

Edozein kasutan ere balizko desjabetzera iritsi aurretik proiektuak garapen maila altua izan beharko luke eta kasu honetan aurrelanketa fasean aurkitzen da. Ez dakigu benetan gauzatuko den eta gauzagarria izango den. Baina argi utzi nahi dut multinazionalen interesen gainetik herri onurakoak lehenetsiko ditugula.

Eskerrik asko

7. Agintaldi hontako, hau da, 2023 - 2027 urteetako, ze aurreapauso, ze egitasmo KONKRETU izengo die Amu ta Martxilleneko zonaldien?? Eskerrik asko !
Maite

Egun on Maite:

Duela gutxi onartu dugu Amueko eremua garatzeko Plan Berezia. Hasierako onarpena eman diogu. Hau da, Amueko eremua herri erabilerarako berreskuratzeko ezinbestekoa den planari hasierako onarpena eman diogu. Guztia 2013an Azpeitiko udalean Onartutako Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrak aurreikusitakoa betetzeko.

Egun dagoen industria zaharkitu hori desmantelatu eta herriak 90.000m2 errekuperatuko ditu. Berdeguneak eta ibai ertzeko paseo lekuak izango dira, baita etxebizitzak eta herri erabilerako beste espazioak ere. Eta honekin batera Azpeitiak herri gisa dituen uholde arriskuei aurre egiteko neurri garrantzitsuak hartuko dira.

Eta nola ez eremu horretan jarduera industrial kutsagarriak martxan jartzeko ateak definitiboki itxi dira, herri honek aspaldi erabaki zuena betez. Horrelako jarduerak ezartzeko gunea prestatzeko hainbat lan eginak zeuden Trukutxoko eremuan eta etor daitezkeen proiektu guztiak aztertzeko prest gaude.

8. Zer gertatuko da San Martin egoitzarekin? ... Hau da, zaharren egoitza guztiz pribatizatuta geratuko al da Azpeitin? xoxak dituzten adinekoak bakarrik izango al dute aukera bertan izateko?? ... Eskerrik asko !
Maite

Egun on Maite:

San Martin egoitza martxan izango da Perdillegin egingo den zentroa eraiki eta erabiltzaileak bertara sartzeko prestatu bitartean. Zaharren egoitza irabazi asmorik ez duen Fundazioak kudeatzen du Azpeitian , ez enpresa pribatu batek. Hori ez da gure eredua. Egoitzako plaza guztiak publikoak dira eta orain arte bezala publikotasun hori defendatuko dugu. Zaintza zerbitzuen unibertsaltasuna eta publikotasuna ezinbestekoa delako. Herritar guztientzako kalitatezko zaintza zerbitzuak bermatuko ditugu.

9. Azpeiti beasain autobidea
Aitor

Egun on Aitor.

Aurretik aipatu bezala esan errepideen gaian eskumena Aldundiak duela.

Badakigu egun Beasain aldera doan errepidea ez dela oso erosoa baina gai konplikatua da eta irtenbide errazik ez duela. Baina horrek ez du esan nahi hobekuntzak egin behar ez direnik.

Eskerrik asko

10. Lehen sektorea indartzeko zein da EH Bilduren proposamena?
Baserritik

Kaixo Baserritik:

Lehen sektore indartsu bat izatea ezinbestekoa da guretzat. Gure egunerokoan kontsumitzen ditugun produktuak bertan ekoiztuak izatea klabea da, horrek eramango gaitu elikadura burujabetzara. Honen baitan egitasmo ezberdinak jarri ditugu martxan: Azoka Plazaren eraberritzea, Elikagunea, Azoka 2.0... eta guzti honek herrian eragin positiboa izan duelakoan gaude, herritarren kontzientzian esaterako.
Lehen sektoreak zailtasunak ditu eta bidelagun izan nahi dugu. Horien artean ; errelebo falta, lurrak jabe pribatuen eskuetan, lanpostu duin eta erakargarrriak sortzea...
Guzti honi aurre egiteko orain arte egindako ibilbidean sakonduko dugu, eta lehen sektoreko eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatuko dugu. Eskualde mailan sektorea profesionalizatu eta ekoizpena bultzatzeko lur banku publikoak sustatuko ditugu.
Eskerrik asko,

11. Gazteak lehen sektorera hurbiltzeko proposamen zehatzik?
Baserritik

Kaixo Baserritik:

Aurreko galderan esan dugun bezala, lehen sektorea indartzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu. Ezinbestekoa da gazteak lehen sektorera hurbiltzea, horretarako sektore erakargarria eta duina izan behar da eta beharrezko azpiegiturak (lurrak, makinaria profesionala...) lortzeko erraztasunak eskaini ere bai. Beharrezkoa ikusten dugu elkarlanean aritzeko espazio amankomunak sortzea eta ezagutza transmititzea.

Eskerrik asko

12. Herritik urrun dauden baserri auzoentzat hobekuntzarik aurreikusita?
Joxepa

Kaixo Joxepa:

Guretzat ezinbestekoa da herri gunetik urrun dauden auzoak bizigarriak izatea, zerbitzuak iristea eta sortu daitezkeen bestelako beharrak asetzea (herri bideak hobetzeko inbertsioak, garraio sarea eta auzo taxia , wifi konexioa hobetzea...).

Auzotarrekin harremanak errazteko komunikazio kanalak indartzen jarraituko dugu, auzoetako batzar ireki eta auzo elkarte eta auzo alkateekin.

eskerrik asko

13. Kaixo. Piaspe proiektuaren alde zaude? Zintzoki, garbi erantzutea eskertuko nizuke.
Marta

Kaixo Marta:

Piaspe proiektuaz hitz egiteko ezinbestekoa da mahai gainean dugun arazoa plazaratzea. Larrialdi klimatikoarena hain zuen ere. Planeta berotzen ari da CO2 emisioen ondorioz, bioaniztasunaren galera izugarria da eta gure kontsumo izugarrian oinarrian ditugun erregai fosilak agortzear daude. Beraz, zerbait egin beharra dugu. Herri gisa eta herritar gisa, arazo honen aurrean ezin dugu beste aldera begiratu.
Beraz ezinbestekoa zaigu trantsizio energetikoaren erronkari eustea, energia berriztagarriak erregai fosilengatik ordezkatuz. Baina honek ezin du "cambio de cromos" bat izan . Hau da , gaur egun kontsumitzen dugun energia guztia ezin dugu berriztagarrien bidez ordezkatu. Nagusiki duen ingurumen inpaktuagatik eta berriztagarrien azpiegiturek behar dituzten baliabideengatik. Beraz ezinbestekoa da kontsumoa murrizteko neurriak hartzea.

Hau esanda eta Piasperi buruz hitz egiteko ,esan oraindik aurrelanketa fasean dagoela eta egungo marko juridikoa ezengonkorra dela. Oraindik zehaztasun falta duen balizko proiektu batetaz ari gara, ertz asko dituena.

Guretzat ezinbesteko baldintza da eta izango da edozein proiektuk energiaren demokratizazioari bide ematea, sortuko liratekeen azpiegiturak herri jabetzakoak izatea , herritarren interesak lehenetsiz enpresa pribatuen mozkinen gainetik. Hau esanda, argi adierazten dugu Capital Energyk sustatutako Oletako proiektuaren aurka gaudela.

Berriztagarriekin lotutako azpiegiturek bai edo bai ingurumen inpaktu bat dute eta gai honetan zorroztasunez jokatuko dugu, ingurumen betebeharren betetzea eskatu eta ingurumen kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen lan eginez.

Bukatzeko argi adierazi nahi dugu gai hauetaz hitz egiteko Ingurumen Mahaia abian jarriko dugula. Herri gisa ditugun erronkak herritarrekin batera landu eta bide orri bati heltzeko.

Eskerrik asko

14. Gaur egun ,etxe bakoitzeko gutxienez bi auto dira...Auzoetan,kaleetan zaila izaten dugu aparkatzea.Zehazki santutxo,etxealai auzoak ez dugu aparkatzerik izaten lanetik etorrita(22:30h tetik) aurrera,arratsaldetan,hainbat orduetan.. Kaleko, hainbat bizi lagun ohitura dute santutxo aldean aparkatzeko,Iraurgiko irakasleak,baita ere Udaleko hainbat langile..Iraurgitik autoak goizeko 8h tako atera behar eta lo noiz eingo dugu gauen heltzen garenok?? Aparkaleko gehiago behar dira,edo sistema aldatu , guk ere tasak denak bezela ordaintzen ditugu,eta auzo txikiak bastertuta sentitzen gara . Zergatik ez ,Zumaian duten bezelako aparkalekua bakoitza berea R etxe bakoitza,naiz da gehiago orduandu behar tasa???Aparkalekuaren sistemari buelta batzuk eman behar zeniokete..
Belsa

Kaixo Belsa,
Herrian zehar hainbat aparkaleku daude, auzo edo leku batzuetan zailagoa izan ohi da aparkatzeko lekua aurkitzea. Santutxo, Etxealai inguruan Iraurgi ikastetxeko patioa autoak aparkatzeko erabili daiteke, ala ere ordu eta egun batzuetan zailtasunak izaten dira. Dena den gai hau behin baino gehiagotan izan dugu aipagai eta irtenbideak bilatzeko aukera ezberdinak aztertuko ditugu.

Eskerrik asko

15. Kaixo Nagore, Birziklatze tasen gainean daturik ematerik bai? Hau ondo egin genezan txartelak jarri zenituzten, baina egia esan gaur egun ia zabor-ontzi gehienak irekitzeko txartelen beharrik ez dago (puskatuta daudelako) Bere garaian birziklatzearen kontuari indar haundia eman zenioten, baino nik uste gaur egun garrantzia gutxiago ematen zaiola eta jendea ere garrantzia eza horren ondorioz, gutxiago birziklatzen ari dela. Agur bat eta segi lanean!
aitortxu

Kaixo aitortxu,
Gaur egungo birziklatze tasa %71koa da. Azken urteetan asko hazi den tasa da, zabor bilketan egin diren aldaketa eta herritarren konpromisoari esker. Birziklatzen jarraitzea dagokigu eta horretarako beharrezko azpiegiturak egokitzen eta hobetzen jarraitzeko zure ekarpena kontutan izango dugu.
Eskerrik asko

16. Zergaitek ez diren kontrolatzen empresak gestionatzen duten giza serbitzuak? Kontrolatu eta laga langille socialen esku baizik zuek udaleko autakoek kontrolatu eta geinean egon oso erreza da bereien esku lagatzea!!!! nola badakiten gu lasai!!!! Ez hori ezin da izan orrela
Maria jesus

Kaixo Maria Jesus,
Gure lehentasuna da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini eta bermatzea. Horretarako dagozkion jarraipen eta kontrol neurriak aplikatzea dagokio udalari (langileen lan baldintzak esaterako). Beraz, udalari dagokion ardura betetzen jarraituko dugu.
Eskerrik asko

17. Kaixo, Plazan Usoak besterik ez daude. Tabernetako mahai gainetara igotzen dira, jendearen geroz eta gertuago pasatzen dira, udaletxe aurrealde osoa kakaz zikinduta dute..... Honen aurrean neurririk hartzeko asmorik bai? Eskerrikasko!
aitortxu

Kaixo aitortxu,
Galdera honen erantzuna eman dut.
Eskerrik asko

18. Zergatik uste duzu babestu behar dugula sokamuturra?
sokamuturra.eus

Kaixo:

Sokamuturra Azpeitiko ohituren parte da eta urte askotako historia du. Azpeitiaren aniztasunaren islada da , herriko eragileek sustatzen dutena eta beste ekimen batzukin batera gure usadio eta festen parte dena.
Jakitun gara sensibilidade ezberdinak daudela herrian gai honekin ere eta denak entzutea beharrezkoa da.

Herritarren esku dago eta, orain arte bezala, azpeitiarrei dagokie sokamuturraren ibilbidea markatzea.

Eskerrik asko

19. Kaixo; Azken herriko auzoetako festetan, Loiolako eta Atzerrekako festetan hain zuzen ere, ezin izan dituzte animaliekin lotutako ekintzarik egin, ez zezen txiki eta ponirik, ezta asto karrerarik ere. Hau guztia Abuztuan kaleratutako lege gogaikarri baten ondoriz. Izan ere, ordea, karnabaletan legeari ez zitzaion jaramonik egin eta egon ziren zezen txikiak. Bestetik, beste hainbat herri eta auzotan egiten ari dira horrelako ekitaldiak. Nire galdera da, ea zergatik ez diren egiten horrelako ekintzak orain, karnabaletan egin ziren bezala.
Azpeitiarra

Kaixo:

Animaliekin eta orohar egiten diren ikuskizunak marko juridiko baten baitan egiten da eta guri hori errespetatzea besterik ez dagokigu.

Eskerrik asko

20. Kaixo! "Trantsizio energetikoa"ren lemapena, datozen parke eolikoen proiektuei ateak irekitzeko asmotan jarraitzen al duzue? edo momentuz, proiektu horiek geldi arazteko ahaleginak egingo dituzue????. Hainbat adituek zer dioten ikusirik (Antonio Turiel eta Antonio Aretxabalak aurkeztu zituzten datuak kontutan izan da, okerreko bidean jarraitzea izango litzateke) , beraz, herri honetako jende askoren kezka nagusi bihurtu denez gai hau, gustatuko litzaidake, gai honen inguruko erantzun argi eta garbi bat ematea.... Ezingo genuke onartu, AHTarekin gertatzen ari den bezala, inora ez garamatzan eta atzera pausorik izango ez duten txikizioak egiten hastea Eskerrik asko!!
Karmen

Egun on Karmen:
Gai hau aurretik erantzun dut.

Eskerrik asko

21. Kaixo! Nire galdera osasunarekin lotuta dago. Anbulategian, herritarroi etzaigu zerbitzua bermatzen %100ean. Ez dit balio udalaren esku ez dagoela entzuteak. Zer egiteko asmoa duzue kontu honekin? Ez dago eskubiderik, herritarron ongizatea nola ari den txikitzen ikusteko. Udalak zerbait egin beharra dauka. ZEIN IZANGO DIRA ZUEN PAUSOAK HONEN AURREAN?
Miren

Kaixo Miren:

Gai hau herritarren kezka nagusienetako bat bihurtu da eta Udal gisa kezka hori gure egiten dugu. Egia da eskumenik ez dugula baina hala eta guztiz ere eskaerak dagozkion lekura helarazten ari gara. Udalean mozio bat onartu genuen, EAJren aurkako botoekin, herriko egoera salatuz eta irtenbideak eskatuz Eusko Jaurlaritzako osasun sailari. Datozen hilabete eta urteetan herritarrok osasunerako dugun eskubidea kolokan jartzen ari zaigu, ongizate gizartea bera zalantzan jarriz. Lanean jarraituko dugu udaletik eta baita legebiltzarreko gure taldetik ere. Egoera larri honen aurrean ezin gara eskuak gurutzatuta egon eta aurrera begirako plangintza bat exijituko diogu osasun sailburuari.

Eskerrik asko

22. Alde zaharreko etxebizitza asko hutsik edo getifikazio arrixkuko alokairuan. Atzerritarrak edo biztale oso zaharrak bakarrik bizi dira hutsik ez daduen etxeetan. Hauen jabeei IBIaren bidez penalizazioa aplikatzen zaie. Eta zer egin behar dute? Saldu? Nori? Iñork ez ditu etxe zahar horiek nahi. Gai honi lehen bait lehen heldu behar zaio. Ze asmo duzue? Ez dit balio orain arte egin duzuena aipatzeak, hori badakigu. Aurrera begira, etxe jabe horiekin hitzegiteko asmorik badago? Gazteak erakarriko dira alde zaharrera? Alde zaharra biziberritzeko asmorik baduzue? Zuen asmoen berri jakin nahiko nuke.
Iñaki

Egun on Iñaki:

Alde zaharra eraberritzea da udal honen lehentasunetako bat. Eta horretarako ezinbestekoa da Alde zaharra bizigarri egitea eta zergatik ez gazteentzako erakargarria bihurtzea.

Agintaldi honetan onartu dugu Etxebizitza plana, helburu nagusi batekin: azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Plan honetan gure etxebizitza planaren oinarria jasotzen da, etxe hutsetatik abiatzen dena. Kontuan izan behar da etxebizitzarako eskubidea ezinbestekoa dela edozein pertsonak eta batez ere gazteek bizitzeko proiektu duin bat gauzatzeko. Eta beharrezkoa da etxe hutsak merkaturatzeko neurriak hartzea, eta hau ez dugu zigor gisa ulertu behar. Etxe hutsak identifikatuta ditugu eta jabe bakoitzarekin hitz egiteko konpromisoa hartzen dugu. Etxe hutsak merkaturatzeko baliabideak eskainiz.

Alde zaharrean beharrezko esku hartzeak egiten jarraituko dugu bizitzeko leku erakargarri bat izan dadin.

ESkerrik asko

23. Kaixo Nagore: eztezue Urolako Trenaz aipamenik egin. Garraio garbi, eroso eta azkarra. Urolako Trena baztertute daukazue. Edozeiñ ekintza antolatu ezkeroz aparka eziña biurtzen da kaleetan, espaloi gañean aparkatzen da, esate baterako. Karasusan, Urtzi taberna atarian, Komuntsoro bidean. Garraio publiko egoki eta azkar ta garbi baten proiektu sakon bat egin behar da Gipuzkoa osoan zehar.
asier

Kaixo Asier:

Aurretik aipatu dugu garraio publikoaren gaia. Eta bai urolako trena gogoan dugu . Ados zure proposamenarekin eta dagokion lekuan luzatuko dugu.

Eskerrik asko

24. Egunon, Osteguneko debatien herriko merkataritzari buruz ez zenuten ezer hitzein. Azkeneko bonu kanpañaren gaiñean kuestio bat, denda baten esan didate aurten bonotako zegoen aurrekontu guztiye kanpaña baterako erabili dala, BERTANek zabaldutako zirkular batek hala zioen. Aurreko urtetan bezala diru hori bi kanpañetarako zatitu ordez, zuek baten erabili eta “behin ere egin den bonu kanpaña haundiena” bezala saldu dezute. Hala da bai, baiño herritarrei ez diozue egi guztiye esan…hori al da herriko merkataritzari laguntzeko daukazuen ideya, haiei laguntzeko ekimen bat zuen propaganda elektoralarentzat erabilita? Eskerrik asko!
Xabin Algaiu

Kaixo Algaiu:

Bonu kanpaina Bertan merkatari elkartearekin batera gauzatzen dugu, merkatarien behar eta eskaerei erantzunez. eta aurtengoa ere horrela eginda.

Eskerrik asko

25. Orain dela 4 urte galdera eta eskakizun berdiña egin nuen, eta berriro egiten dut,ya ke ez dezue egin eta eztet asko eskatzen baino igual eskaera haundiyo in eginezkeo agian hori bai egiten duzue Nere eskaera da zakarrontzi pare bat jartzea Da tabernatik Loiolako markesina artean,ya ke esklaba aldeko lerro hortan ez dago bat bera ere Baino bueno agian lehen esan dizudan bezela eskakizun haundiagoak zarata haundia dute eta emateu errezo diela egiteko
Maijo

Kaixo Marijo:

Zure eskakizuna kontuan hartua izango da.

Eskerrik asko

26. Plazako baloiekin egun batean zoritxarrez zeoze gertatuko da,erorketa larri bat, burun golpe txarren bat jasotzea,eta abar ,orduan eskuak buruan jarriko ditugu eta esango deu "zeoze egin behar da" Adineko pertsona asko pasatzen dira plazatik ,baina berayekin hitzegiten badezu beldur handia azaltzen dute baloiarekin, erortzeko ez dutelako asko behar. Errespeto bat sor diegu ,gure guraso eta aitton-amonagatik hemen gaude eta daukagun bizia beayen esker da ,eta neri behintzat hori erakutsi zidaten ,zahartzaroai errespetatu egin behar tzala. Nik ustet herrian hainbat toki badadudela baloiakin jolas egiteko eta nere ustez baloia plazan debekatu egin behar dezue,hainbat herritan bezela. Eta ere bai plazan dauden komertziota ere baloi horiek iristin dira, eta eskaparateak zartada earrak jasotzen dute. Pentsa al dezue zer egin asunto honetan?
Maijo

Kaixo Marijo:

Bai kexa honekin jakitun gara. Plaza oinezkotzeak herritar askoren aisialdiko gune bilakatzea ekarri du eta pozgarria da herriko plaza horrela ikustea. Hau esanda, beharrezkoa da elkarbizitza egoki bat sustatzea eta guztioi dagokigu hori horrela izan dadin ziurtatzea.

Eskerrik asko

27. eaj zestuak: maiztasun geyo zumaia-arrua trena,/ anaia itziarren dauket. Busa ordu gutxi zumaia-deba-zumaia. Guk kendu errez, aparkatzie naaste-borraste, desastre. Kotxiei isuna errezena da, arazue konpondu gabe. Garraioa, busak kopuru mugatue artzen du, "gure trenak" nai adiña bagoi geitu daitezke. Debarrenan tranbia proiektute dute, erriek bertebratuko baitu..
asier

Kaixo Asier:

Garraio publikoan aritu naiz.

Eskerrik asko

28. Ze iritzi dezu azkottiarrai buruz?
Handikualdekue

Kaixo :

Eskualdeko bigarren herri handiena izanik elkarlanean aritzea dagokigu .

ESkerrik asko

29. Berriz alkate ateratzen bazara, konprometitzen al zara Munategiko rotondan AZKOITIA jartzen duen letrero bat jartzera?
Handikualdekue

Kaixo:

Erabaki hori ez dagokit niri.
Eskerrik asko

30. 1/Kaixo Alkorta'tar Nagore anderea: "Intermodalidad Eibarren" eskualderuntz begira erabakitzear daude. Zuek, EH Bildu (Azkoitia-Azpeitia-Zestoa), zer asmo dituzuen jakin nahi deu. Badakizute egitekotan ibilbide berria egin behar dela, Azkoititik Azpeitire deseginda dagoela bidie.
asier

Kaixo Asier:
Gai hauek eskualdekoak dira eta dagokion eremuan landuko dira.

Eskerrik asko

31. Atsaldeon! Ez dakit neu despistaute nabilen, baiño osteguneko mahai ingurun ulertu nun Corrugados gaiekin Plan Generalak ez zuela Amuen aktibitate industriala baimentzen, eta hori zala argudiyo nagusiye Lealen proposamenari ezetz esateko. Baiño Plan Generalak ere esateu babestutako nekazal lurrek ezin direla nekazaritza ez den beste edozein aktibitaterako erabili eta planta fotoboltaiko bat montau da. Baloiek kanpoa bota gabe asunto hau azaltzerik bai?
Planazo

Kaixo:


Babestutako nekazal eremuan plaka fotoboltaikoak jasotzeko ezinbesteko baldintza da proiektu hori interes publikokoa deklaratzea. Eta Urrestillan jarritako plaken proiektua interes publikokotzat deklaratu zuen Gipuzkoak Foru Aldundiko Lurralde Antolamenduko Sailak. Horrez gain bigarren premisa bat beharrezkoa da: Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen aldeko txostena eta hori ere badu.

Beraz, premisa legal guztiak betetzen dituen jarduera bat sustatu dugu eta horri esker Euskal Herriko energi komunitate handiena dugu Azpeitian . EKINDAR azpeitiarron energia kooperatiba ( 500 familia bazkide)

Eskerrik asko

32. Galdera hau bi hautagaientzat da. Herriko ikastetxe bateko irakaslea eta gurasoa naiz. Oso kezkatuta nago euskararen erabilera gure herrian hartzen ari den norabidearekin. Gero eta gehiago entzuten da gaztelaniaz kalean, batik bat, haurren artean. Benetako erronka bat dugu herri bezala, euskarari heldu nahi badiogu. Nahikoa da belaunaldi bat hizkuntza bat galtzeko edo oso bazterreko bihurtzeko. Horren aurrean zer iritzi duzue? Herri mailan zer egin daitekeela uste duzue? Euskarari garrantzia eta zentralidade handiagoa emateko eskatu nahi dizuet hautagaiei. Orain da zerbait egiteko unea, beranduegi izan aurretik. Aldi berean, azken agintaldian hezkuntza mahaitik bideratutako hainbat egitasmogatik eta euskara mahaia martxan jartzeagatik zoriondu nahi nituzke udala eta, batik bat, herritarrak. Ez da nahikoa, noski, baina hasiera ona da. Mila esker.
Herritarra

Kaixo herritarra,
Azpeitia arnasgunea da eta arnasgunea izaten jarraitu nahi dugu. Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako beharrezko egitasmoak jarriko ditugu herriko eremu ezberdinetan, instituzioetan, eskoletan, enpresetan...
Orain dela gutxi martxan jarritako euskara mahaia izango da euskera plana bultzatu eta beharrezko ekintzak martxan jartzea sustatuko duena, horretarako baliabideak jartzea dagokio udalari. Beraz, hasitako bideari jarraituko diogu.
Eskerrik asko

33. Kaixo, Nagore: Hemendik 50 urtera, zergatik nahiko zenuke herritarrek zu oroitzea? Zein egitasmo abian jartzeagatik nahiko zenuke Azpeitiak Nagore Alkorta aipatzea? Animo!
Miren txus

Kaixo Miren Txus:

Zerrenda luze bat egingo nuke, baina azpeitiarrak erdigunean jarri eta azpeitiarrei entzuten jakin zuen emakume gisa oroitzea gustatuko litzaidake.

Eta egitasmo bat esatearren zaintza politika publikoen erdigunean jarri eta Perdilleko zentro balio aniztuna abian jartzeagatik..

Eskerrik asko

34. Zergatik eman behar dio botoa EH Bilduri zalantzati dagoen azpeitiar batek?
Zalantzati

kaixo Zalantzati:

Ehbildurena herri proiektua delako , azpeitiarrek elikatzen duten herri proiektua . Herriarentzat et aherriarekin batera lan eginez. Azken 12 urteetan martxan dagoen proiektuarekin jarraitu eta herri gisa jauzi kualitatibo bat emateko ezinbestekoa zaigu herritarrek babesa ematea,
Azpeitiarrak zarete gure abiapuntu eta helburu eta azpeitia eta azpeitiarren interesak ditugu gure politiken oinarri, beste interesen guztien gainetik.



Maite dugun herria herritarrekin batera egiten jarraitzeko


eskerrik asko

35. Kaixo, Sañu bizirikoekin balduzue hartuemanik? Egin al duzue eurekin bilerarik? Agur bat
Zihortza

Kaixo Zihortza:

Bai , bilerak izan ditugu eta harremanetan jarraitzeko konpromisoa dugu.

Eskerrik asko

36. Kaixo Nagore. Bandoak, festetako egitarauak... eta bestelakoak, euskeraz bakarrik informatzen dute. Egia da gero QR kode bat eskuragai dagoela. Pentsatzet esagutzen dituzula herritar edadetuak, eta ere pentsatzen det mugikorrarekin ez daudela QR kodeak eskaneatzeko moduan jakingo duzula... Ez dakit hori kontutan dezun eta aldatzeko asmorik dakazuten¿? Zelako arazoa ikusten dezu bi hizkuntza nagusietan ipintzea? Erdaldun, edo dokumentalean esaten duten bezala, "kastellanuen" bozkak ez dituzu bahar? Eskerrik asko, suerte on.
Joxean Armentia

Eskerrik asko Joxean :
Euskara gutxitutako hizkuntza da, urte askotan jasan dituen erasoen ondorioz normalizazioan aurrera egiteko pausoak ematea dagokigu, nagusiki erakunde hizkuntza bihurtzeko.
Hori bai, herritar orok du informazioa bi hizkuntzatan jasotzeko eskubidea eta hori bermatuko dugu, orain arte egin dugun bezala

37. Aupa Nagore. Azpeitian azken urteetan lapurretak eta bestelako delinkuentzia / biolentzia igo egin dela ez dago zalantzarik. Horri aurre egiteko zerbait?
Ane

Egun on ane:

Bi kontu ezberdinduko nituzke: delinkuentziaren inguruko pertzepzioa eta datu objetiboak.

Eta datuek erakusten digute Azpeitiko delinkuentzia tasa Gipuzkoako bataz bestearekin alderatuta erdia baino gutxiagokoa dela.

Hala eta guztiz ere gure lehentasunetako bat da herri seguru eta bizigarriago bat egitea eta herriak behar duen Udaltzaingoa prestatzea. Horretan ari gara.

Eskerrik asko

38. Kaixo Nagore. Bandoak, festetako egitarauak... eta bestelakoak, euskeraz bakarrik informatzen dute. Egia da gero QR kode bat eskuragai dagoela. Pentsatzet esagutzen dituzula herritar edadetuak, eta ere pentsatzen det mugikorrarekin ez daudela QR kodeak eskaneatzeko moduan jakingo duzula... Ez dakit hori kontutan dezun eta aldatzeko asmorik dakazuten¿? Zelako arazoa ikusten dezu bi hizkuntza nagusietan ipintzea? Erdaldun, edo dokumentalean esaten duten bezala, "kastellanuen" bozkak ez dituzu bahar? Eskerrik asko, suerte on.
Joxean Armentia

Aurretik erantzun dut

39. Kaixo Nagore. Esklabetan talde batek beraganatu egin ditu lokalak beraientzako. Gazte talde eta kuadrilla askori gustatuko zitzaigun horrelako espazio bat edukitzea. Ez dago aukerarik besteentzako bertan zatiketa bat egitea? Loiolako estazioko eraikina ere, ezin da gazteentzako orientatu eta txukundu. Zuek zer proposatuko zenuten?
Martxel

Egun on Martxel:
Esklabatako eraikinean eragile ezberdinak daude eta argi dugu herri baliabideak herritar guztien eskura egon behar dutela. Ez dugu begi onez ikusten inork bere proiektua herriko beste proiektu baten gainetik jartzea. Baina, beste edozein proiekturekin bezala, beharrezkoa da elkarrizketa konstruktibo bat egitea eta planteamendu ezberdinak ezkontzeko saiakera serio bat egiteko prest gaude. Orain arte egin dugun bezala.

Eskerrik asko

40. Atsaldeon! Pasa zara kiroldegiko gimnasiotik azkenengo 4 urteetan? erdoia gailu denetan, ixpilu bat azpalditik puzkatuta eta edonork mozteko arrixkuarekin, esterillak nazka emateko modukoak,bi bizikleta zahar nazka ematen dutenak, tariman zuloa, tapizatuak puzkatuta...piszinetatik korrikako zinta bat ekarri eta beau xixko einda. Ez da pezta bat orientatu gure horretara. Bai, dutxak eta igogailua, ados, baino gimnasioa? ZERO. Landetakoak bertan dakagun instalazioetara nahi dugu joan bertatik bertara, eta ez urrutio ( piszinak) . Zerbait egingo dezute edo ze????
Landeta Gymbro

Kaixo,
Lehen esan dudan moduan kirol azpiegiturei dagokionez plan oso bat eginda dago, kirol planaren baitan. Kiroldegiko instalazioei dagokionez hobekuntzak egiten hasiak gaude, aldagelak eta igogailua esaterako. Hemendik aurrera ere beharrezko hobekuntza eta aldaketak egiten jarraituko dugu, eta zuk aipatzen duzun eremua ere kontutan izango dugu.
Eskerrik asko

41. Gabon Nagore! Gutxi hitzein da aspaldi hontan pandemiyei buruz, zeuk Sangustiñen aipamen txiki bat zeuen gestioa goraipatuz. Baiño pandemiyen senide bat galdu genuenok ez dugu ahazten zuen permisibidadiek eta sektore batekin ondo gelditu nahi horrek birusaren edapenean euki zuen eragiñe. Hainbat hilabetez gorriyen, rekord negatibo danak puskatuz, konfinamentu perimetrala… Autokritika gutxi egin dezue gai honekin baita ere. Pena bat!
Mikel Alkorta

Eguerdion Mikel:

Pandemiak une gogorrak biziaraztea ekarri zuen. Batez ere egoera zaurgarrienean aurkitzen ziren herritarrenak. Udalaren esku genituen udal baliabideak herritarren mesedetan jarri genituen eta herritarrek erakutsitako elkarlanerako gogoa eskertuko nahiko nuke. Seguraski ez genuen denetan asmatuko baina egun eta aste haietan genuen guztia ematen saiatu ginela esan beharra daukat.

Eskerrik asko

42. Zerk bereizten ditu Azpeitiko EH Bildu eta EAJ?
Saioa

Eguerdion Saioa:

Lan egiteko eredu ezberdinak ditugu. 2 proiektu ezberdin ditugu. Hasi Euskal herriaren aitortzatik eta justizia sozialaren egiazko defentsaraino. Gure lan egiteko moduak eta parte hartze politikak ere ezberdintzen gaitu. Gurea herri proiektua da, azpeitiarrok elikatzen duguna. Gure lehentasunak herritarrenak dira eta hauek jartzen ditugu beste guztien gainetik.


Eskerrik asko

43. Goizean, eguerdian... ikasberri / loiola kotxez igarotzea bi aldiz pentsatu behar da. Zerbait pentsatu duzue gai horren aurrean?
patxi

Eguerdion Patxi:

Duela gutxi onartu dugu Mugikortasun plana eta beharrezkoa da oinezko eta ibilgailu motordunen arteko oreka bat bilatzea. Herritarrokin batera dagokigu ibilbide hori egitea.

Eskerrik asko

44. Kaixo Nagore, Uztarriak egin zizun elkarrizketan ondorengoa esan zenuen: "Corrugadosen auzia atera zitzaigun. Uste dut herriz gaindiko beste interes batzuengatik herria fokupean jarri zela. Izugarrizko erasoa jasan genuen erakundeetatik. Baina herri honek erakutsi du erabaki bat hartuta zeukala, eta eskerrak eman behar dizkiet azpeitiarrei beraiek erabaki zutelako gune hori bizigarri egitea" honen inguruan jakitea nahi nuke zein diren ba herriz gaindiko interes horiek?eta bigarrenik galdetu ea nola erakutsi zuen herriak Corrugados irekitzerik ez zuela nahi,galdeketarik nik dakidala ez zen egin,plazan egin zen elkarretaratze horretara joan ziren 200 pertsonek erabaki zuten?zeren uste dut herri honetan 15.000 pertsona inguru bizi garela.
Markel

Eguerdion Markel:

Corrugados izan dugu dugun hizpide aurretik ere.
Herriz gaindiko interesak agerian geratu ziren EAJko buruzagi denak elkarren segidan Azpeitia eta bertako alkatea erasotzera atera zirenean ( Tapia, Jabier Larrañaga, Markel Olano, Anasagasti...). Eta baita gaia ETBn filtratu zenean jabeekin 10 minutuko bilera soil baten ostean.
2013an EAJ eta EHBilduren aldeko bozken bidez onartutako hirigintza Antolamenduko plan Orokorrak ( non herri estrategia adostu zen herriko bi alderdi nagusien aldeko bozkekin ) jaso zuen zein zen azpeitiarren nahia: jarduera kutsagarria erdigunetik atera eta Trukutxora bideratzea eta gune hori herri erabilerarako errekuperatzea. Hor jasoa zegien herri honen erabakia.

Eskerrik asko

45. Zer iritzi duzu zezenketen inguruan? Debekatu egingo dituzu?
Jon

Eguerdion JOn.

Herritarren esku dago eta, orain arte bezala, azpeitiarrei dagokie zezenketaren etorkizuna erabakitzea.

Eskerrik asko

46. Kaixo Nagore, Azpeitia oso gaizki komunikatuta dago. Aldundiari autobus loturak hobetzea eskatzea aurreikusita al daukazute? Gaur egun Bilbo eta Gasteizen lan edo ikasten duten herritarrak asko dira eta ezinezkoa da transporte publikoan 8etako iristea adibidez. Donostitik larunbatetan itzultzeko azkeneko autobusa 23tan dago, oso motz gelditzen da bertara zinemara, kontzertuetara edo afaltzera doaztenentzat. Bestalde, Corrugados irekita zegoela zurrumurra bat irten zen Azpeitira tren lotura jarriko zela. Amueko Plan Partzialean trenbidearentzako lekua aurreikusten da oker ez banago. Nola ikusten duzu gai hau? Eskerrik asko
Amaia

Kaixo Amaia;

Aurretik erantzun dut.

Eskerrik asko

47. Kaixo Nagore. Xanjuandein lenoko ranplatan ze itekoi ideie dao??
Joxeluix

Eguerdion JOxeluix

Gaur egun dauden ranplak kendu eta aparkaleku bat egingo da.

Eskerrik asko

48. Kaixo Nagore. Corrugadoseko langile bat izendakue naiz eta ez det ezer ulertzen. Proiektuik ez, desmantelatzeko fetxie zauela, montaje politikue…zuen aldetik entzun izen det oinarte. Bestalde, gure zuzendaye izentzanai ulertu niyon debate bukaeran, bilera bat eintzenutela Trukutxoa plazo baten labie emateko konpromisotaz hitzeginez, aktibo danak(ustet makinak) erosi zitula sinisgarritasune azaltzeko, etab. Nik esperantzak ein nitun notizitan entzun nuenien, berriz bueltatzeko eta golpe haundiye harture bai ezer etzala eingo entzundakuen. Azaldu laikezu zein izentzan benetako arrazoie ez hartzeko kontutan enpresa honen proposamena?
Langile bat

Eguerdion :

Aurretik erantzun dut baina argi utzi nahi dut Trukutxon jarri daitekeen jarduera ororen gaineko proiektuak aztertzeko prestutasun osoa dugula.

Eskerrik asko

49. Kaixo! Urtebete pasa da xajuandeiko jubilau atzeko parkin, itxitura bat jartzeko eskau gendula kotxe asko pasatzeizelako inguru hartan aparkatzeko. Zerbait gertautakun izango al da o eztao asmoik. Eta eskatzeizuet kontenedorai txipe kentzie ze batzutan ezin iriki eta lurrin lagatzi hobe alda?.. Ze txipe jarritare eozer botata ikustea eta alperrikaku iruitzen zat.
Xajuandeiku

Eguerdion :

Eskaera kontuan izango dugu.

Eskerrik asko

50. Atzaldeon Nagore! Energi berriztagarriyen inguruen azkenaldiyen debate asko daolata, eolikuenan inguruen ze asmo dakezue? In ezkeo benetan energi hori guretzat izengo al litzeke? Ingurumen inpaktue/ herriyei faborie nola ikustezu? Eta beste berriztagarriyen aukerak planteatze aldituzue, hala nola eguzki plakak jartziena? Proposamen anitzek eongoziela ustet! Eskerrikasko ta animo!
Azpeitiarra

Eguerdion Azpeitiarra:

Gai honetaz aritu naiz-

ESkerrik asko

51. Atzaldeon Nagore! Energi berriztagarriyen inguruen azkenaldiyen debate asko daolata, eolikuenan inguruen ze asmo dakezue? In ezkeo benetan energi hori guretzat izengo al litzeke? Ingurumen inpaktue/ herriyei faborie nola ikustezu? Eta beste berriztagarriyen aukerak planteatze aldituzue, hala nola eguzki plakak jartziena? Proposamen anitzek eongoziela ustet! Eskerrikasko ta animo!
Azpeitiarra

Errepikatuta dago

52. Kaixo Nagore! Sokamuturre herriyen parte dan ta zaindu berdan gauza bat ikustet, azpeitiko festatako giro paregabie sortzeuna. Zuek ze ustezue horren ingurun? Sokamuturre oain bezela laga eo gehitu/ gutxitu inberkolitzeke? Eskerrikasko!
Azpeitiarra

Eskerrik asko

gai honetaz aritu naiz.

53. Eolikoak jarri beharren, beste alternatibaik ez aldao?.. Eo ezta komeni hori aztertzea? Dezepzionatuta gaude batzuk ikusita ze bide hartzen ari zareten gai honekin.. Igandean aurreneko aldiz ez dut bozkatuko, len gutxi eta orain bate ez det sinisten politikoekin.
Firulai

Eguerdion:

Gai honetaz aritu naiz baina hala ere argi utzi nahi dut alternatiba guztiak aztertzeko prest gaudela.

Eskerrik asko

54. Azpeititik eta bailaratik Gasteizera eta Arrasatera hainbat gazte joaten dira ikastera . Egunero kotxez Joan beharra dute.Garraio publikoa zonalde horretaera hobetzerik ba al dago? Ez dit balio esatea ez dela zuen konpetentzia.Zuek indarra egin dezakezuela iruditzen zait
Marije

Eguerdion:

Aurretik hitz egin dugu garraio publikoaz eta garraiorako bekak martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu , herri programan jaso dugun moduan

Eskerrik asko

55. Nerabeen aisialdia penagarria da. Aste bukaeran larunbat arratsaldeko ludoteka bakarrik dute. Zinema ere parregarria. Zerbait egiteko asmorik badezue???
Miren

Kaixo Miren,

Nerabeen aisialdi eredua asko ari da aldatzen azken aldian, digitalizazioa dela eta. Herriko ikastetxe, guraso, aisialdi elkartea, nerabeak eta udalaren artean egitasmo ezberdinak ari gara bultzatzen. Opor egunetako eskaintzak eta gaztelekuko eskaintza egokituz edota asteburuetako espazioak eskainiz. Eragile ezberdinen artean lanean jarraituko dugu aisialdi eredu ezberdinak eskaintzeko eta harreman sanoak bultzatzeko.

Eskerrik asko

56. Egun on Nagore Sañu bizirik-ek esan duenez eskuetara iritsi zaiyobe piaspeko aurreproyektoa , esan dutenez zuek ere badaukazute edo ez zarete preokupatu lortzen, jakitea nahiko nuke ea horrela den edo berriro ere gezurretan edo beste interesen baten bila dabiltzan. Aurrez Eskerrikasko eta sorte on
Joxelu

Eguerdion JOxelu:
Sañuko proiektua aurrelanketa fasean dago eta espedientean pertsonatuak gaude informazioa osoa eskuratu ahal izateko.

Eskerrik asko

57. Egunon Nagore, Landetako plan berri hau ze fasetan dao? Pabelloi eta etxe jabekin hitzeinda edo zeoze adostute dao? Eskerrikasko.
Landetakue

Eguerdion ;

Plan bereziari haserako onarpena eman diogu eta orain agerraldi publikoan jarriko dugu herritarren ekarpenak jasotzeko. Bertako beharrak ezagutzeko azterketa bat egin genuen udaletik eta baita Urola Industrialdeko teknikariek ere

Eskerrik asko

58. Iepa Nagore, neretzat, zuk jarraituko dezu alkate eta zorionak eman nahi dizuek azkeneko agintaldian egindako lanagatik. Sasoi gogorrak ( pandemia) eta atake bortitzak jasan zituzuen Corrugados en asunto-fantasma zela eta. Orain aldiz, eoliko gaia dugu pilpilean... Nik sinisten det demokrazi zuzenean eta, zerbait dagonean mahi gañean eolikoei buruz... zergaitik ez da egiten referendun bat? Herriari eman aukeratzeko eskubidea! Bestalde, iruditzen zait Azpeitia gero eta gehiago ari dela biurtzen kontrolik gabeko aisialdirako herri bat (pan y circo), agian pixkat koordinatzea ez da posible asteburuko kirol eta festa ekitaldiak? Orain dela egun gutxi Aratzerrekako festa antolatzaileak kexati agertzen zen ez zuela ulertzen nola beraien auzoan Sanixidro jaiek eta Azpeitian beste festa ekintzak zaudela. Bueno ba, animo eta aurrera!
Joxejai

Eguerdion:

Eolikoen gaiaz luze aritu naiz baina azpimarratu nahiko nuke gai honetan, beste guztietan bezala ( adb; Corrugados ) herri borondatea errespetatuko dugula.

Eta asteburuko ekintzei dagokionez agenda bete betea izan ohi da gure herrian, herri bizia eta aktiboa delako. Hala eta gutiz ere saiatuko gara agendak bateratzen eta elkar ez zapaltzen.

59. Aupa Nagore! Kanpoko igerilekuaren arazoarekim zerbait pentsatu al duzue? 1. Iaz behin baino gehiagotan itxi beharra izan zuten aforoagatik eta bazkide garen denok ordaintzen dugu ( ETA EZ GUTXI) udal kirol patronatua. Ez al da txiki geratu? Ez belar eta ez ur eremurik ez dago igerileku horretan. 2. Belar eremua ere urte.guztian zaintzea ez legoke gaizki, lokatz eta hondar gañean egoten baikara igerilekura joandakoa . Zer proposatzen duzue? Eskerrikasko
Maaari

Eskerrik asko mari:

Uda garaian kanpoko igerilekuak erabiltzaile asko izan ohi ditu eta aforo kontuak errespetatu behar dira segurtasun arrazoiengatik.

Lekuari dagokionez, handitzeko zailtasunak nabarmenak dira eta etorkizunari begira hausnartu beharreko gai bat da.

Eskerrik asko

60. Eguerdion, Herri hontan txakurrekin zeoze itie pentsauta al dakezue? Inungo zelaietan lasai ezinda ibili kanpo minauek ematebe ta! Gero ta txakur gehio dao ta kaka jaso geo ta jende gutziyok iteu... Loiola jun eta zelaien umiekin lasai ezinda ibili, Izarraizko atea jun eta berdine.... Derriorrez zemento gañien ibili ber da umiekin, txakur jabiek KAKA EZTEBELAKO JASOTZEN. Nola konpondu laike arazo hau? Eta gaiek lotuta txakurrek LOTUTA ibiltzie derrigorra da ezta? Munizipalak multa jartzen hasi laizke ordun! Eskerrikaskoo
Joxe

Eguerdion Joxe;
Lehen aipatu gisa bizikidetza kontua da. Txakur jabe eta bestelako herritarren artean sustatu beharrekoa. Txakur jabeek badituzte betekizun batzuk eta betetzea dagokie.

Eskerrik asko

61. Arrtasaldeon, Haurren parkeekin zer gertatzen ari da? 2022ko aurrekontuetan onartu zenuten eta oraindik parke batzuk negargarri daudela esan beharra dao. Buru buelta bat emateko gaia dela iruditzen zait eta inguruko herrietan egiten diren parke eta haurren guneak aztertu ere bai. Orain hilabete gutxi parkeka konpontzen hasi zarete baina oso berandu eta gainera KAKA LANA egiten.... Mesedez herriko haurrek beren eskubideak dituzte!
Miren

Kaixo Miren,
Herrian 39 haur parke daude eta asko aspaldikoak. Azterketa bat egin zuen udalak eta orain konponketa eta mantenu lanak ari dira egiten. Hortaz aparte, hiru haur parke erabat berrituko dira eta aurrerantzean ere modu gradual batean esku hartzen jarraituko dugu, herri mailako ikuspegi batekin.
Eskerrik asko

62. Egun on. Baserri auzoetara internet banda zabala iristarazteko asmorik badago? Zein da planifikazioa denboratan gutxi gorabehera? Eskerrik asko
Bat

Kaixo Bat,
Aldundiarekin batera kanpoko auzoetara interneta iristeko lanak martxan daude, auzoz auzo.

Eskerrik asko

63. Kaixo, Garmendipeko kirolgunean eta inguruan ze asmo dituzue? Agur bat,
Iraurgi

Eguerdion:

Agintaldi honetan onartu dugu Kirol Plana eta eremu hori eraberritzea aurreikusten da. Eremu zabala da, behar desberdinak dituena eta denak kontutan izango dituen proiektu integral bat landuko dugu bertako eragile eta elkarteekin batera.
Eskerrik asko

64. Kaixo, Nagore: EAJko hautagaiaren elkarrizketa irakurrita, sekulako errespetu falta iruditu zait iritzi guztien gainetik esatea sokamuturra mantendu eta, ahal bada, indartu egingo duela. Nik badakit herri honetako ohitura dela, jende askok maite duena. Horregatik, ez dut reala ikusten kentzea. Baina iruditzen zait gaiari heldu behar zaiola. Eseri, eta ordutegiez, egutegiez eta ibilbideez hitz egin. Inauteri egunean, esaterako, kaleak zezenak okupatu zituen, eta ume guztiak Izarraitz frontoira, “ezkutura”. Ez dut egokia ikusten, eta guraso askok uste dugu hau. Badakit gai zaila dela, baina konprometitzen zarete hitz egin eta denon iritziak jasotzera? Asko eskertuko genuke gaia pixka bat landu eta zalantzan jartzea. Uste dut hezkuntzatik lan handia ari dela egiten udal hau, elkarbizitzaren alde. Egitasmo pilla bat sustatzen dituzue. Esparru horretan kokatzen dut gai hau. Eskerrik asko.
Gurasoa

Kaixo gurasoa:

Lehen aritu naiz sokamuturraz hizketan.

Sokamuturra dagoen momentuan hainbat kale eta pasadizo erabat baldintzatuta gelditzen dira eta horrek hainbat arazo sortarazten ditu herritarren artean. Beraz, herritarron behar ezberdinak mahai gainean jarri eta hitz egiteko gai bat dela uste dugu.

Eskerrik asko

65. Egun on, Nagore. Eolikoen kontua dela eta, herrien arabera, zergatik daukazue diskurtso hain desberdina EH Bildukoek?
Mendi

Eguerdion:

gai honetaz aritu naiz

Eskerrik asko

Agurra

Eskerrik asko galderak luzatzeko tartea hartu duzuen guztioi. Espero dut egoki erantzun izana.

Edozein zalantza argitzeko, orain arte bezala, udaleko ateak irekita ditut edota kalean aurkituko nauzue.

Dei egiten dizuet igandean zuen bozka ematera, danon artean egiten ari garen herri honek behar zaituelako!