Etxera Eguneko abestia kaleratu du Leherkaitz taldeak

Julene Frantzesena 2023ko mai. 11a, 08:50

Garaia da izena du euskal presoen eskubideen alde Azpeitiko musika taldeak egindako kantak. Abestiaren grabaketa prozesua Axular Arizmendiren gidaritzapean egin du taldeak. Maiatzaren 20an izango da Etxera Eguna.

Datorren maiatzaren 20an izango da Etxera Eguna Azpeitian, eta egun horretara begira, abesti bat egin du Leherkaitz musika taldeak. Garaia da izena du euskal presoen eskubideen alde egindako kantak. Haren grabaketa, nahasketa eta ekoizpena Axular Arizmendiren gidaritzapean egin du taldeak, Mutrikuko AME estudioan.

Datorren zapatuko Etxera Egunean, euskal presoei salbuespen neurriak ezartzeari uzteko eta etxerako bidean oztoporik ez jartzeko aldarrikatuko dute. Hainbat egitasmo prestatu dituzte egun guztirako, hala nola krosa, bazkaria, mosaikoa eta kontzertuak.