Udal eta foru hauteskundeak 2023

Podemos-Ahal Duguk jarratzaileei zuzendutako topaketa egingo du zapatuan

Julene Frantzesena 2023ko api. 27a, 08:00

10:00etarako jarri du hitzordua alderdiak Sindikatu Zaharrean. Besteak beste, hauteskunde kanpaina prestatzeko baliatuko dute jardunaldia.

Podemos-Ahal Duguk hautes zerrenda aurkeztu du aurreneko aldiz Azpeitian –Jose Carlos Garcia Rodrigo izango da zerrendaburua–, eta zapatuan jarraitzaileen topaketa egingo du. 10:00etarako jarri du hitzordua alderdiak Sindikatu Zaharrean. Besteak beste, hauteskunde kanpaina prestatzeko baliatuko dute jardunaldia.