Intsektuek udaberrian egiten duten "magia" ezagutzeko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2023ko api. 18a, 09:29

Ohiko familia ekintzen barruan, udaberriari ongi etorria emateko Umm.... zein usain goxoa izenburudun ekintza egingo dute hilaren 23an. Bertaratzen direnek inguruko sagarrondoen loraldiari eta intsektuen polinizazioari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute. Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. 

Intsektuek udaberrian egiten duten lana eta "magia" ezagutzeko familia ekintza antolatu dute Ekoetxean iganderako. Hain zuzen, inguruko sagarrondoen loraldiari eta intsektuen polinizazioari buruz zein klimak betetzen duen rolaz gehiago jakiteko aukera izango dute saiora bertaratzen direnek. Saioa bi ordukoa izango da, eta 11:00etan hasiko da. 

Ekintza doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Izena eman nahi dutenek lotura honetan egin beharko dute.