Azpeitiarren doinuak

Unai Urbizuren euskal kanta gogokoenak

Nerea Uranga 2023ko mar. 29a, 09:00
Unai Urbizu, Lagun Onak emakumeen taldearen entrenatzailea.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Unai Urbizu Lagun Onak futbol klubeko emakumeen futbolaren koordinatzaileak eta nesken lehen taldearen entrenatzaileak osatu duen zerrenda.

  • Gure ereserkia (Enkore)

;

"Ikasberrin futbol taldean entrenatzaile nengoela, orain dela laupabost denboraldi, taldekoak kantu honekin identifikatuta sentitzen ginen, eta partidaren aurretik beti entzuten genuen. Oroitzapen onak dauzkat, eta kariño handia hartu nion".

  • Zipaio (Kaleko urdangak)

"Kaleko urdangak taldea asko gustatzen zaidanez, eta polizia gutxi gustatzen zaidanez, kantu honen oso zalea naiz. Kar, kar, kar!".

  • Duintasunez eutsi (Des-kontrol)

"Gazteagoak ginenean Des-Kontrolen kontzertu askotara joaten ginen, eta kantu faboritoena hau dela esango nuke".

  • Eutsi lagun (Alerta gorria)

"Alerta gorria asko entzuten dut, eta Altsasuko gazteek pasatu zuten injustiziaren ondoren, kantu honekin babesa ematen da".

  • >Gure kaiola (Glaukoma)

"Eibarren entrenatzaile ari nintzela, Azpeititik hiru batera joaten ginen autoan, eta nik autoan Glaukoma jartzen nuen, eta kanta hau kantatzen joaten ginen. Kanta entzuten dudan bakoitzean garai hartako oroitzapenak etortzen zaizkit".