Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Errigorako bi saskiak

Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 17:20

Gaur egin du Uztarriak Errigorako bi saskien zozketa. Errigoraren udaberriko kanpainarekin bat eginda zozkatu ditu hedabide honek askotariko produktuak biltzen dituzten otarreak. 

Zozkatu ditu Uztarriak Errigoraren udaberriko kanpainako bi saskiak. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute.

Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak eta eskaerak ere egin daitezke Errigoraren webgunearen bidez. Kanpaina horrekin bat eginez, Uztarriak Errigoraren bi saski zozkatu ditu bazkideen artean, eta Arantxa Galarraga eta Naroa Otaegi bazkideek jaso dituzte horiek.