Gomazko paletako pilota jaialdia izango da etzi Frontoi Txikian

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 10a, 09:05

16:30ean hasita, lehen eta bigarren mailako binakako partida bana jokatuko dute. Partidak Emakume Pilotarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dituzte eta igandean pilotaz gozatzera Frontoi Txikira joateko gonbita egin diete herritarrei.

Gomazko paletako pilota jaialdia izango da igandean Frontoi Txikian. 16:30ean hasita, lehen eta bigarren mailako binakako partida bana jokatuko dute. Lehen partida bigarren mailakoa izango da eta Amaia Lopez eta Ane Kerejeta Amaia Aizpuru eta Enara Maciciorren aurka ariko dira. Lehen mailako partidan, berriz, Maider Mendizabalek eta Leire Etxanizek Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrera izango dituzte aurkari. Partidak Emakume Pilotarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dituzte eta igandean pilotaz gozatzera Frontoi Txikira joateko gonbita egin diete herritarrei.