Zozketa

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 15:34

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek otsailaren 4an Soreasu antzokian: 16:00etan eta 18:30ean. Uztarriako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 4an, Soreasu antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bi sarrera bikoitz 16:00etako emanaldirako izango dira, eta beste bi 18:30eko ikuskizunerako.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.