Amaitu dituzte Arana kaleko 17 eta 19 zenbakidun etxe atarien plazatxoko lanak

Anartz Izagirre 2022ko abe. 27a, 16:35
Arana kaleko 17. eta 19. etxe atarien plazatxoan egindako lanen irudi bat. (Azpeitiko Udala)

Art eraikuntza enpresak egin ditu lanok, eta 130.402 euroko aurrekontua izan dute. Joan zen urrian hasi zituzten lanak, eta orain bukatu dituzte.

Auzoetako eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, hainbat lan gauzatu ditu Azpeitiko Udalak Arana kaleko 17 eta 19 zenbakidun etxe atarien plazatxoan. Proiektua auzotarrekin adostu eta esleitu ostean hasi ziren obrak joan zen urrian, eta dagoeneko bukatu dituzte. Obra horien helburu nagusia inguru horretako irisgarritasuna hobetzea izan da, modu horretan "herritarren egunerokoa erraztuz, bizi kalitatea hobetzeko". Art eraikuntza enpresak egin ditu lanak, eta 130.402 euroko aurrekontua izan dute.