Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu udalak Arana kalean

Anartz Izagirre 2022ko urr. 18a, 11:46
Arana kaleko plazatxoan gauzatzen ari diren lanen irudi bat. (Azpeitiko Udala)

Lanok Arana kaleko 17. eta 19. etxeen atarian ari dira gauzatzen, eta helburua hango plazatxoaren irisgarritasuna hobetzea da. Aurreikuspenen arabera, bi hilabete iraungo dute lanek.

Auzoetako zein kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, Arana kaleko 17. eta 19. etxe atarietan obrak hasi ditu Azpeitiko Udalak. Lan horien helburu nagusia leku horretan dagoen plazatxoaren irisgarritasuna hobetzea da, eta bi hilabeteko epean obrak amaituta izatea aurreikusten dute. Art eraikuntza enpresa ari da lanok gauzatzen. Erakundeak jakinarazi duenez, auzotarrekin adostutako proiektua da honakoa.