Azpeitiarren doinuak

Beatriz Aranbarriren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 09:08
Beatriz Aranbarri, artxiboko irudian. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Gabonetako oporraldiaren bueltan, herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Honako hau da Beatriz Aranbarri Udal Liburutegiko liburuzainak osatu duen zerrenda.

  • Langile baten galderak liburu baten aurrean (Mikel Laboa)

"Nahiz eta musika oso gustura entzuten dudan, ez naiz oso musika zalea kontsideratzen. Agian, gehien entzuten eta gustatzen zaidan abeslaria Mikel Laboa da. Oso gustuko ditut bere abesti guztiak, baina bat aukeratu behar badut, Langile baten galderak liburu baten aurrean abestia izango litzateke. Abesti hau Bertolt Brechten poesia baten oinarritatukoa da. Oso gustukua dut kanta, munduak nola funtzionatzen duen erreflexionatzera eramaten nauelako: pertsona batzuk beti lanean, eta beste gutxi batzuentzat ospea".

  • Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)

"Bestalde, Xabier Letek abesten zuen Xalbadorren heriotzean oso abesti ederra eta hunkigarria da niretzat".

  • Lau teilatu (Itoiz)

  • Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun (Zarama)

"Kantu hauek entzutean, alabekin Europan zehar bidaiatzen genueneko udarak bururatzen zaizkit. Kilometro guzti horiek entretenigarriak izateko, Euskal kanta onenak izeneko CDa jartzen genuen eta gustura jarduten ginen abesten. CD hartako kanta aipagarrienak, Lau teilatu eta Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun izango lirateke. Gainera, kanta hauek entzutean gaztaroko oroitzapenak ere etortzen zitzaizkigun senarrari eta bioi".

  • Negua joan da ta (Zea Mays)

"Azkenik, Zea Maysen Negua joan da ta abestia aipatu beharra dut, niretzat oso abesti atsegina eta gustukoa delako, asko erlaxatzen nauena".