Hondakin komertzialen bilketa lehenago egingo dute bihar

Julene Frantzesena 2022ko abe. 20a, 08:56

Hondakin organikoen bilketa 10:00etan egingo du bihar, Santo Tomas egunez, Urola Erdiko Mankomunitateak.

Bihar, Santo Tomas eguna, Urola Erdiko Mankomunitateak lehenago egingo du hondakin komertzialen ohiko bilketa. Festa eguna izango da Azpeitian, eta hondakin horiek 10:00etan bilduko dituzte. Hain zuzen ere, saltokietako ordezkariek ordu horretarako atera beharko dituzte hondakin organikoak.