Intsektuentzako etxetxoak eraiki dituzte hainbat gaztetxok Ekoetxean

Anartz Izagirre 2022ko abe. 11a, 14:13

Intsektuen hotelak eraikitzen! deituriko tailerra egin dute gaur, igandea, Ekoetxean, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan.

Intsektuentzako etxetxoak egiten ikasteko tailerra izan da gaur, igandea, Ekoetxean. Intsektuen hotelak eraikitzen! lelopean egin dute ikastaroa, eta 7 urtetik gorako hainbat gaztetxok parte hartu dute bertan. Etxetxo horiek egiten ikasteaz aparte, horien garrantziaz jabetzen ere erakutsi diete partaideei antolatzaileek.