Zozketa

Delirium Tremensen kontzerturako sarrerek badituzte jabeak

Erredakzioa 2022ko abe. 8a, 15:50

Etzi, abenduaren 10ean, kontzertuan ariko dira Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeak Sanagustin kulturgunean (22:00), eta DJ Elepuntoren saioarekin borobilduko da musika gaua. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean.

Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeak eta DJ Elepunto zuzenean ariko dira etzi, abenduaren 10ean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Sarrerak agortuta daude zapatuko musika gaualdirako, eta Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bere bazkideen artean.

Zozketa eginda, Olatz Odriozola Aizpuru eta Amaia Garate Irureta izan dira sarrerak irabazi dituzten Uztarriaren bazkideak.