Zozketa

Irrien Lagunaken 'Elkartasun jantokia' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 17:59

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Irrien Lagunakek Elkartasun jantokia ikuskizuna eskainiko du urriaren 16an, igandez, Soreasu antzokian. 17:00etan hasita eskainiko dute saioa, eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.