Irrien Lagunakek 'Elkartasun jantokia' ikuskizuna eskainiko du urriaren 16an

Julene Frantzesena 2022ko ira. 22a, 08:08

17:00etan hasita eskainiko dute saioa, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, zortzi euroren trukean.

Irrien Lagunakek Elkartasun jantokia ikuskizuna eskainiko du urriaren 16an, igandez, Soreasu antzokian. 17:00etan hasita eskainiko dute saioa, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, zortzi euroren trukean (Kultur Bonoa ere baliatu ahal izango da saiorako).

Honako hau da ikuskizunaren sinopsia: "Largabista eta Tiritatxo janaria prestatzen ari dira, ondoren Martinberrek elkartasun jantokira eraman dezan. Tarteka, norbaitek jakiren bat lapurtzen die. Hasieran, Irrien Lagunak ez dira konturatuko, baina bat-batean, Martinbertsok tranpa txiki baten bidez lapurra harrapatuko du. Nor ote da? Herriko emakume bat da. Bere lana eta etxea galdu eta kalean bizi dena. Lotsatu egiten du duen egoerak eta inor konturatu gabe behar duen janaria lapurtuzen du. Inoiz ez dute harrapatu. Gaur arte. Martinberrek berarekin Elkartasun Etxera joateko proposamena egingo dio. Joango al da?".