Giro ederra eta jende ugari, Stock Azokan eta Juan Antxietaren emanaldian

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 17a, 14:39

Bertan merkatarien elkarteko dendariak Stock Azoka egiten ari dira gaur ere. Goizean jende ugari bertaratu da postuetara, eta arratsaldean ere zabalduko dituzte, 16:00tatik 20:00etara. Giro ezin hobea sortu da Juan Antxieta musika eskolakoen ikuskizunaren bueltan.

Atzo zabaldu zituen ateak Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Stock Azokak, eta gaur jarraitu dute egitasmoarekin. Goiz partean, jende ugari bertaratu da dendariek jarritako postuetara, eta udaberri-uda denboraldiko pagotxak erosteko aprobetxatu dute herritarrek abagunea. Gainera, 12:30ean, Juan Antxieta musika eskolakoen emanaldia izan da plazan, eta giro ezin hobea sortu da ikuskizunaren bueltan.

Arratsaldean ere gozatu ahal izango dute herritarrek Stock Azokaz; hain zuzen ere, 16:00tatik 20:00etara zabalduko dituzte postuak. Era berean, 17:00etan hasita, Iago magoaren magia erakustaldiaz gozatu ahal izango da plazan. Horiez gain, Berti –Bertan elkarteko maskota– herriko kaleetan zehar ibiliko da azokaren berri emateko eta hura girotzeko. 

43 saltokiren postuak

Guztira, 43 saltoki ari dira parte hartzen ekintzan. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza dago, eta hamabi denda hauen postuak aurki daitezke han: Aitzaki kirolak, Arku, Bask, Danetik, Esnaola Tien 21, Euskadi Sport, Ilargi, Larrañaga kirolak, Martina Isasti, Mugi, Nerea Eskulanak eta Ubbo.

Horiez gain, beste 31 postu daude; horietako 29ren stocka norbere saltokiaren aurrean kokatuko da: Agirre opari denda, Alar mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arrospide, Azkue mertzeria, Babesa moda, Biur, Bossi, Disdira, Edurne oinetakoak eta osagarriak, Furundarena, Geu, Iosu optika, Jostaldi kirolak, KaÏoa, Kimu Bat, Koket, Kotoi, Mina mertzeria, Moviltek, NKN, Ordulari, Romaes, Tilin Talan, Trapos, Ufito, Zuri Beltz eta Zume. Beste biak, Boers eta Gau Argi, Erdikaleko lokal batean kokatuko dira.

Erlazionatuak