Hasi da Bertan merkatari elkartearen Stock Azoka

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 16a, 17:32

16:00etan ireki dituzte Stock Azokako postuak, eta asko izan dira lehen orduan pagotxik onenen bila joan diren herritarrak. Gaur 20:00ak arte egongo dira irekita azokako postuak, eta bihar jarraituko du Bertanek antolatutako egitasmoak.

Hasi da Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatutako udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka. Arratsaldeko 16:00etan ireki dituzte postuak, eta asko izan dira lehen orduan pagotxik onenen bila joan diren herritarrak.

Guztira, 43 saltokik parte hartu dute aurtengo azokan, eta horiek denboraldiz kanpoko produktuak jarri dituzte salgai. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza da, eta hamabi dendetako produktuak jarri dituzte bertan. Horiez gain, beste 31 dendek jarri  dute postua, gehienak saltokien atarian. 

Egitasmoaren barruan, hainbat animazio ekintza antolatu ditu Bertanek, eta gaur arratsaldean haurrentzako puzgarriak izan dira plazan. 
20:00rak arte egongo dira zabalik azokako postuak, eta bihar goizean irekiko dituzte berriro.

Bihar eguerdian Antxieta musika eskolako ikasleeen emanaldiak girotuko du azoka, eta arratsaldean Iagomagoren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Bihar arratsaldeko 20:00etan bukatuko da Bertan merkatari elkarteak antolatutako Stock Azoka.