Narrastiak eta txoriak izan dituzte aztergai Ekoetxean

Nerea Uranga 2022ko abu. 28a, 14:07

Zorione Mendezek gidatuta Euskal Herriko animaliak aztertu eta landu dituzte gaur Ekoetxean bildu diren haurrek; bakoitzak bere koadernoa ere sortu du.

Hainbat haur eta helduk parte hartu dute gaur Ekoetxean egin duten Txoriak txori tailerrean. Zorione Mendezek zuzenduta, narrastiak, txoriak eta Euskal Herriko beste hainbat animalia landu dituzte saioan. Horrez gainera, bakoitzak bere koadernoa sortu eta apaindu du tailerrean; koadernoa apaintzeko artilea, eskuz margotutako pegatinak edota norberak egindako marrazkiak erabili dituzte. 11:00etatik 13:00etara bitartean izan da saioa, eta bukaeran denek batera taldeko argazkia atera dute Ekoetxearen atarian.