Giro aparta saninazioen lehen eguneko arratsaldean

Julen Imaz 2022ko uzt. 30a, 21:19

Saninazioen lehen eguneko arratsaldean askotariko ekintzak izan dira. Herri bazkariaren ostean, txosnagunearen irekiera egin dute, eta segidan, jolasak egin dituzte. Herriko beste zeinbat puntutan ere gai giro ederrean igaro dute arratsaldean azpeitiarrek. Kantu Koloreren emanaldian abesteko eta dantzatzeko parada izan dute txikienek, gaztetxoek zezen txikiak eta bigantxak jarraitu dituzte Done Jakue kalean, eta beste askok, kaleko musikaz eta giroaz gozatu dute.