Arroxaz jantzi dituzte haurrek herriko kaleak

Kris Fernandez 2022ko uzt. 24a, 16:51

Umeen Egunak aurrera darrai, eta bazkaria eta jolasak egin dituzte gaur arratsaldean Haujijijai festa batzordeak antolatutako ekintzetan parte hartu duten gaztetxoek.

Umeen Egunak aurrera darrai, eta bazkaria eta jolasak egin dituzte gaur arratsaldean Haujijijai festa batzordeak antolatutako ekintzetan parte hartu duten gaztetxoek. Kamiseta arroxa jantzita, kolorez jantzi dituzte Azpeitiko kaleak. Eguerdiko erraldoien festaren ondoren, bazkaria egin dute Azoka Plazan, eta 16:00etatik aurrera, jolasak egin dituzte. Begiraleekin batera, ur jolasak izan dituzte nagusi, beroari aurre egiteko asmoz. Gozatu ederra hartu dute.