Azpeitiarren doinuak

Nagore Alkortaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 11:42
Nagore Alkorta.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, udako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak osatu duen zerrenda.

  • Izarren hautsa (Mikel Laboa)

"Gure artean ez dagoen familiako lagun min bat gogorarazten dit Izarren hautsa kantak, eta horregatik aukeratu dut, barru-barruraino iristen den kanta delako".

  • Aitormena (Hertzainak)

"Garai guztietarako balio duen kanta da, norberak ematen baitio zentzua. Leku eta garai desberdinetarako baliagarria den kanta da, inoiz ahazten ez den horietakoa".

    • Maite zaitut (Negu Gorriak)

"Iraultzailea ez naiz izan, baina aldaketa bat suposatu zuen zuen Fermin Muguruzak nire bizitzan. Muguruzak eta beak suposatu zuen guztiaren adierazle bat da abestia".

  • Deserriko kontradantza (Eñaut Elorrieta)

"Gure herriak bizi izan duen historiaren zati bat azaltzen du kantak, doinu ahaztezin batekin"

  • Itxaropena (Su ta gar)

"Nerabezarotik egindako jauzia gogorarazten dit. Mojetan ikasi nuen, eta askatasun ikur bezala definituko nuke Su ta garren Itxaropena".