Kalakan, Amak, Asian Dub Fundation, Joselu Anaiak, Los Chicos del Maiz eta beste hainbat, santioetarako nahiz saninazioetarako

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 18a, 10:46
Los Chicos del Maiz kontzertu batean. (Los Chicos del Maiz)

Askotariko kontzertuak eta ikuskizunak antolatu dituzte udalak, eragileek nahiz Haujijijai batzordeak Santio eta San Inazio jaietarako. Hilaren 22tik abuztuaren 2ra bitartean musikaz gozatzeko aukera ugari izango dira.

Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek dagoeneko prest dute saninazioetarako egitaraua, eta horren aurrerapen bat egin dute. Hain zuzen ere, santioetan eta saninazioetan izango diren musika emanaldien berri eman du udalak. Askotariko kontzertuak izango dira herriko zenbait txokotan jarriko dituzten agertokietan, hala nola Perez Arregi plazan, plaza nagusian, Olazko Adre Mariaren plazan nahiz Balentina Agirre plazan. Txosnagunean ere izango dira kontzertuak, Haujijajaik iragarri moduan.

Talde entzutetsu hainbat izango dira uztailaren 22tik abuztuaren 2ra bitartean, hala nola Kilimak, Kalakan, Los Chicos del Maiz, Asian Dub Fundation, Ezpalak, Oihan Vega, Amak, Puro Relajo nahiz Joselu Anaiak.

Hona hemen kontzertuen eta kaleko ikuskizunen egitarau osoa:

Uztailak 22, ostirala

21:00. Arima Soulen kontzertua, Balentina Agirre plazan.

Uztailak 23, zapatua

22:00. Kilimak taldea, Perez Arregi plazan.

Uztailak 24, igandea

18:00. Animalia koloretsuak ikuskizuna, Alde Zaharrean.

Uztailak 25, astelehena

13:00. Kantu jira, Alde Zaharrean.

20:00. Kalakan taldea, Perez Arregi plazan.

22:00. Zirkoteke taldea, Balentina Agirre plazan.

Uztailak 30, zapatua

12:00. Skapaye elektrotxaranga, plazan hasita.

18:00. Kantu Kolore, Olazko Andre Mariaren plazan.

19:00. Skapaye elektrotxaranga kaleetan.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Josu Rodriguez DJa, plazan.

22:00. Rudeska taldea, txosnagunean.

23:00. Bada giro, txosnagunean.

Uztailak 31, igandea

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

18:30. Tio Teronen Semeak, plazan.

20:00. Elektrotxufla elektrotxaranga, Alde Zaharrean.

22:00. Itaka txosnagunean.

22:00. Amak taldea, Olazko Andre Mariaren plazan.

23:30. Los Chicos del Maiz, plazan.

00:30. Ezpalak eta Ukabil, txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena

18:00. Gora bihotzak ikuskizuna, Perez Arregi plazan.

21:30. Ziakhus eta Durum solo carne, txosnagunean.

22:00. Puro Relajo, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Oihan Vega Perez Arregi plazan.

22:00. Onkixin eta Asian Dub Fundation, plazan.

00:30. J. Martina eta Maixa eta Malakias, txosnagunean.