Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2022

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala zuzenean emango du Uztarria.eus-ek

Julene Frantzesena 2022ko eka. 22a, 10:15

Oiartzunen kontra jokatuko du finala Azpeitiak zapatuan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 16:30ean hasita. Iñaki Elorza Txapas kazetariak eta Jon Alberdi pilotariak egingo dute zuzeneko emankizuna frontoitik.

Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du zapatuan, 16:30ean hasita, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Oiartzun izango du parez pare Azpeitiak, eta hiru partidak zuzenean emango dituzte Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak.

Iñaki Elorza Txapas kazetariak eta Jon Alberdi pilotariak egingo dute zuzeneko emankizuna frontoitik, eta webgune honetan nahiz Erlo Telebistan ikusi ahal izango da 16:15ean hasita.