Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du Azpeitiak ekainaren 25ean, larunbatez, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Oiartzun izango du parez pare txapelaren bila ariko den lehian. Honako atal honetan jasoko ditu Uztarriak Herriarteko Txapelketaren inguruko albisteak.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala, bideoan

Erlo Telebista 2022 eka 26 Azpeitia

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatu du Azpeitiak, Oiartzunen kontra, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta hiru neurketak osorik ikus daitezke bideo honetan.